detalle dokuteka-generico-fitxa

Garuna estimulatzeko, ez dago musika bezalakorik

Ikerketa askok frogatua dutenez, musika gure burmuina estimulatzeko izan daitekeen baliabiderik onena omen da.

Xabier Lizaso musikari oriotarrak Do Re Ni eta Jokuz barru izeneko proiektu hezitzaileak sortu zituen eta musika, dantza, eta antzerkiaren bitartez, haurren garuna garatzea dute helburu.

Proiektua lehen aldiz duela urte batzuk Europan garatu zuen eta jada Euskal Herriko zenbait eskolatan ere ezaguna da.

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA NESKA.- Xabier Lizasoren pianoa da hau. Neurozientzia eta musika lotzen dituen proiektu bat eta bi metodologia ezagutuko ditugu. Xabier Lizaso musikariak sortutako “Do-Re-Ni” eskola batetik, eta “Jokoz Barru” izenekoa bestetik; biak daude oso lotuta, elkarri oso lotuta. Eta oinarrian dagoena zera da, musikak gizakion garuna kitzikatu, estimulatu egiten duela eta horrek onurak dakartzala.
ESATARIA 2. – Bai halaxe da eta ostegunean izan gara, zuk esan duzun bezala. Ba, neurozientzian egiten ari diren ikasketetan oinarritutako eskola hauek berri-berriak dira eta urrian jarriko dira martxan. Beraz, berez, duela 24 urte Xabier Lizasok Europan barrena egindako proiektuan dute oinarri eskola hauek. Eta Espainian ere hara eta hona ibili zen garai hartan eta orain Euskal Herrira dator. Do Re Nik dantza, antzerkia eta kantua nahasten ditu ordubeteko saio batean, eta Jokoz Barruk aurreko horiek guztiak eta kirola ere nahasten du.
Ba, 50 bat guraso izango ziren (aurkezpenean) eta Xabier Lizasok esana, ba, orain 24 urte Europan barrena ibili zen proiektu honekin Euskal herrian ere bai, eta Espainian ere bai. 1.000 eskolatatik gora pasa ditu haurrekin lanean.
ESATARIA 2.- Esan du Xabierrek eskaerak eta eskakizunak etorri zitzaizkiola eta hortik ba honi segida emateko kontua.
ESATARIA1.- Ba, zientifikoek diote ez dagoela musikak beste estimulatzen duen beste ekintzarik. Musikari profesionalek estimulu hauei esker garuna % 25 handiagoa omen dute. Eta horretarako zer egiten da ba, ordu bakoitzean?
PROIEKTUKO KIDEA.- Bai, guk Do Re Nin eta Jokoz Barru-an uztartzen ditugu ekintza desberdinak: musika, dantza, antzerkia, eta Jokoz Barru-an baita ere, kirola. Batez ere hezkuntza-proiektu bat da. Nik uste dut nahiko aurreratua ulermenean. Dena uztartzen da azken helburu batekin: ni naiz helburua. Horregatik: Do Re Ni. Eta “Jokoz Barru” jokoz kanpo inor utzi nahi ez dugulako.
ESATARIA MUTILA 1. – Eta diziplina desberdinetan bakoitzaren gaitasunak, abileziak eta trakeskeriak elkarren osagarri ere bihurtzen dira.
PPROIEKTUKO KIDEA.- Bera kirolean oso ona baldin bada, agian, kantatzen eta dantzatzen normalean kosta egiten zaio. Ni adibidez, oso ona banaiz kantatzen eta dantzatzen, kirolean normalean gehiago kostatzen zait. Baina denek denen beharra dugu. Eta azken egunean jaialdi bat dugu, guztion abileziak bertan azalduko ditugu. Beraz, errespetu hori sortzen da ume-umetatik eta oso harreman polita sortzen da, bai handiak txikiekin, neskak mutilekin. Oso-oso harreman polita, normalean.
ESATARIA MUTILA.- Do Re Ni eta Jokoz Barru Xabier Lizaso musikariaren proiektua da. Urrian jarriko da martxan, Orioren kasuan, 4 urtetik 8 urtera eta aurkezpenaren ostean ba  lau amatxorekin ere hitz egin genuen. Amatxoren ahotsak entzungo ditugu: Miren, Maite, Jone eta Enara.
MIREN.- Musikarekin jolasteko eta hezteko beste modu bat planteatzen duela dirudi ez ? froga egiteko. Ze, askotan zalantza edukitzen duzu: musika-eskola, solfeo, hainbat pausu eman baino lehen; ematen du umeek beno behar dutela  beste sozializazio bat edo beste dibertimendu bat musikaren munduan, eta jolasaren munduan sartzeko ez?
MAITE.- Beno, ba, egia esan nire txikiak adibidez, beno asko gustatzen zaiolako musika. Ikusten diot daukala hor zentzu puntu bat eta gustatzen zaiola. Gu ere bai, pixka bat musikazaleak izan gara. Eta orduan proiektu interesgarria iruditzen zait, pixka bat enteratu naiz. Eta orain Xabier Lizasori entzunda ba seguru apuntatuko dudala.
 

detalle2

Document library

B2 C1
09-29-2016

x61pRelaContWAR

16243588
00:03:40

x61pViewCountWAR

8121

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR