detalle dokuteka-generico-fitxa

Korrika egitea, erlijio berria?

Urte-garai honetan, asko dira goizeko ordu txikitan zapatilak jantzi eta korrika egitera ateratzen diren kirolariak.

Aritz Olagoi kirol-psikologoaren azalpenak eta korrika aritzen diren pertsonen testigantzak bildu ditu Oihane Yustosek bere erreportajean.

 

Irratsaioa, osorik, esteka honetan.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Korrikalaria 1.- Seiak eta hogeita bost eta Ondarretako hondartzan, Teniseko iturrian.
Korrikalaria 2.- Hasiko gara orain korrika egiten.
Korrikalaria 3.- Bai, gu bagatoz. Seiak hamar gutxitan geratu gara eta hemen, medailen bila. Goizean entrenamendua kendu eta gero ja lasai-lasai.
Korrikalaria 4.- Ez da erraza jendeari esplikatzen, ez? Goizean goiz jaiki eta korri egitea… nik uste dut bakoitzak antolatzen duela, bada, azkenean mila istorio egitea tokatzen dira, ez? lana, familia, lagunak, kirola…bada, nik, neronek behintzat, eta uste dut lagunak ere bai, eta duela urte batzuetatik goizez ateratzen gara entrenatzera eta egia esan, niretzat, enkajerik hoberena da. Orain, bada, egia da, momentu honetan jende gehiena lo dagoela eta orduan, bada, ez dizute ulertzen, baina bueno…
Orain buelta erdira berriro, Paseo Berrira eta gero han bueltan eta bakoitza bere etxera.
Maite Artola esataria.- Hau entzuten duzuena, eguna artean argitzeko, goizeko seiak laurden gutxiagotan egin dugun grabazioa da. Eguneroko hitzordua dute Donostia inguruko hogeiren bat lagunek. Oihane Yustos, egun on.
Oihane Yustos.- Bai.
Esataria.- Zu izan zara beraiekin.
O.Y.- Ni izan naiz, zapatilak jantzita, beraien alboan.
E.- Baina korrika egin duzu? Ez, ez.
O.Y.- Ez, ez. Guztia aitortu behar dugu, e? Beraiek bai. Beraiek izerdi batean aurkitu dugu. Hau Donostiakoa da, Maite, baina esan dezakegu Euskal Herriko beste hiri edo herri bateko argazkia izan litekeela, ezta? Korrika egitea oso zabalduta dagoelako.
E.- Eta urteko sasoi honetan zer esanik ez. Iraila-urrian, ez? Oporren ondoren entrenamenduei berrekiteko garaia izaten da eta korrikalarientzat gero goxokiak diren lasterketak ere ate-joka. Bada, igande honetan Berlingo maratoia, adibidez. Etxera etorrita, Ordizian asteburu honetan Imaz memoriala; Bilbon, adibidez, urriaren 22an Night maratoia; azaroan, Behobia-Donostia…
O.Y.- Baina lasterketa-girotik aterata ere, korrika egitea geroz eta jende gehiagoren bizimodua ote den, txertatuta ote den ohitura den, hori ere jakin nahi dugu eta ekonomian ere diru-sarrera handiak uzten dituena.
E.- Entzuten ari zareten hau, adibidez, Haruki Murakami idazle japoniarrak jartzen duen musika da, Rolling Stonesena. Berak rocka aukeratzen baitu korrika egiteko 2008an kaleratu zuen “Zertaz ari naiz korrika egiteari buruz ari naizenean” izenburua duen liburuan kontatzen duenez, eta bide batez, liburu hori jende askorentzat erreferente bihurtu du.
Eta gurekin Aritz Olagoi, kirol-psikologoa, egun on!
Aritz Olagoi.- Egun on.
E.- Entzuleei egin diegu gonbita idazteko whatsappean ea beraiek ere bizimoduan txertatu ote duten eta ari dira idazten 688666000. Batek dio: “Bada, ni ez naiz korrika egitera ateratzen eta martziano samar sentitzen naiz”. Eta beste batek dio: “Ni bost eta erdietan jaikitzen naiz…”, baina… A! honek esaten du “ez korri egiteko, ukuilura joateko ” bere bizioa hori omen da, e? bere maiteak zaintzea. Bueno, nik astean gaupasa bat eta bi aldiz korrika ekilibrioa (oreka) mantentzeko egiten dut. Bueno, zein da joera Euskal Herrian? Oso zabalduta dago korrika egitera joatearena? Ia-ia erlijio hartzeraino?
A.O.- Bai, bai, egia da, bada, duela urte batzuetatik hona, bada, korrika egitearen zaletasun hau asko hazi dela eta izugarri handitu dela, ez? Eta, bueno, orokorrean esango nuke, lotuko nuke, baita ere, jarduera fisikoa egitearekin, ez? Eta jarduera fisikorik, nolabait, bada, eskura daukaguna eta errazena izan daitekeena, bada, zapatila batzuk jantzi eta korrika egitea da, ezta? Orduan, nik uste dut arrazoi nagusi-nagusiena, agian, hori izan litekeela.
E.- Kirol-jarduera bat.
A.O.- Bai, kirol-jarduera bat eta gero, korrika egiteak ere, bada, badauka lehiatzeko aukera ematen dizu, ezta? Eta, eta, nolabait ere, bada, begiratuko bagenu pixka bat ereduetara edo erreferenteetara edo, orokorrean, zu futbolaria bazara, futbolean jokatzen baduzu edo saskibaloian, zaila da, nolabait ere, gizartean, horrela, oihartzun txikiren bat lortuko duen jardueraren bat egitea, edo ekintzaren bat egitea, ez? Eta korrika egitea, aldiz, bada, lasterketa herrikoiak izugarri hazi dira, bada, zaletasun, hor, korrika egiteko zaletasun honekin batera, eta, nolabait ere, norberak, badago jendea agian bere lekutxo hori topatzen duena, ez? Lehiaketaren bidez ere, bada, astean zehar egiten duen entrenamendu horren emaitza neurtzeko aukera ere badauka, ez? horrela.
E.- Beste batek dio: “Nik asteartetik ostiralera goizeko seietan korrika egiten dut. Larunbata eta igandeetan zortzietan, eta gurekin hasi direnetik denek jarraitzen dute horretan”. Beste batek aipatzen du “Guretzat batik bat lagun artean korrika egitea terapia bat da”.
A.O.- Bai, bai, lehen batek ere… entzun dugu, ezta? Komentatzen zuela, bada, nolabait ere, bere eguneko puzzle horretan, bada, egokien zitzaion ordua horixe zela, ez? eta… alde batetik hori, ez? Gaur egungo lan-bizitzan ere, bada, lana, etxea, familia…eta, bada, asko, sail asko uztartu behar dira eta askorentzat, bada, lehenengo goizeko, bada, ordu hori izaten da aproposena. Eta gero lagun artearena ere, nik uste dut garrantzitsua dela, ez? Nolabait ere, halako komunitate baten parte sentiarazten du, baita ere, ez? pertsona.
E.- Eta prestigioa  ematen du? Prestigio soziala?
A.O.- Bai, nik uste dut baietz, baina hori, egia da, norberak ikusi behar duela, ez? Ze, agian, pertsona batentzat oso garrantzitsua izan daiteke Behobia-Donostia batean lehenengo milen artean sailkatzea eta beste batek, aldiz, bada, lehenengo hirurehunen artean sailkatzen den batek, agian, ez dio horrenbesteko garrantziari emango, ez? Baina egia da sailkapenak, azkenean, hurrengo egunean, Behobiaren ondoren hurrengo egunean, astelehenetan eta gaur egun ja Internetez…garai batean begiratu behar zenuen egunkarian eta abizenaren bila joan. Baina gaur egun Interneten segituan bilatzen duzu nahi duzun edonor.
E.- Galdetzen nizun ze entzule batek dio: “Nork egiten du korrika izerdi pixka bat ateratzeko besterik gabe lehiatu gabe?” “Ze gaixotasun daukagu euskaldunok lehiaketetan parte hartzeko, estatus sozial bat ematen du lehiaketa horietan sartuta egoteak?” Horregatik galdetzen nizun, e? Hori zen entzule batek egiten zigun gogoeta-eta.
A.O.- Bai, bai, bai. Azkenean, nolabait ere, lehen ere aipatu dudanaren ildotik, futbolean jokatzen baduzu edo saskibaloian edo beste edozein jardueratan, nahiz eta modu federatuan eta lehiatua egin, segur aski korrika egiten duen batek baino oihartzun gutxiago edukiko du zure jarduera horrek.
 

detalle2

Document library

B2
09-26-2016

x61pRelaContWAR

16243480
06:37

x61pViewCountWAR

7069

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR