Docutec
Luzia Elizetxe, piercerra
Luzia Elizetxe Iruñeko Moshimoshi tatuaje eta piercing-dendaren jabea da. Hemen duzu egin diogun elkarrizketa.
Nor etortzen da Piercingak eta tatuajeak egitera?
LUZIA ELIZETXE: Jende ezberdina etortzen da, orduan, bueno etortzen dira ume txikiak gurasorekin egiteko lobuluko piercing normalak, eta gero, beno gurasorekin etortzen diren adoleszenteak, ba hori, behar dutela (dutenak) baimena egiteko piercingak, eta gero badago etortzen da jendea 18 urtetik ez dakit... Gehienetan emakumeak.
Une honetan modan dago?
LUZIA ELIZETXE: Orain bai, modan dago. Jendea etortzen da tatuajeak eskatuz, baina ikusi ahal den lekuetan: eskumuturrean edo lepoan… Piercingak baita (ere) asko eskatzen dute (dituzte), orain modan dago septum-go piercinga egitea, bale? badauka gauza, ba beno, horretan egiten dute tranpa, ikus daiteke baina baita ezkutatu daiteke. Orduan ba bueno, pila bat gustatzen zaigu gehienetan neskei, baina baita badakigu lana egiteko eta beste gauzendako igual (agian) hobe dugula ba ez erakustea.
Zein izan da bilakaera?
LUZIA ELIZETXE: Duela, ez dakit, nik badaramat ia 18 urte lan egiten honetan piercingetan eta bueno… 2000. urteko hamarkadan izan zen gorakada handia, baina gero, pixka bat beheratu zen, eta orain, baita ari da indarra (indar handiarekin) askorekin berriro hasten, bale? Orduan lehen eskatzen ziren piercingak, ez dakit, sudurrean edo zilborrean… eta orain ba eskatzen dira gauzak pixka bat espezializatuagoak.
Orain bai gustatzen zaigu tatuajeak erakustea, bale? gaur egun ikono sozialekin; modeloak edo futbolistak edo… tatuajeak eramaten dute (dituzte). Orduan beldurra galdu dugu… da pixka bat bizimodua, zeren espresatzen gara ere tatuajeekin.
Euskaldunak ausartak gara piercingekin eta tatuajeekin?
LUZIA ELIZETXE: Gustatuko litzaidake baietz esatea, baina ez da hala, Osea (hau da), azken finean hemen bizi gara herrietan. Ematen dugun (ditugun) tatuajeak erakustea gustatzen zaigu, baina, beno, ez Bartzelonan bezala, zeren joaten zarela (zarenean) kaleetatik, eta ikusten duzula jendea dagoela tatuajez aparte eramaten dutela ba ez dakit igual (agian) modifikazio (aldaketa) pertsonalak eramaten, ba ez dakit; “lengua bífida” (mihi zatikatua) edo igual (agian) dilatazioak oso handiak…
