Gabonetako loteria udan?
Lau hilabete falta dira, baina dendetan loteria-billete guztiak daude jada.
Jendeak erreserba eginda du, halere, uda garaian batez ere turistek erosten dute loteria. Aurten 165 milioi dezimo daude salgai.
Asier Sanchez esataria.- Lau hilabete falta dira, baina dendetan billete guztiak daude jada.
Loteria-saltzailea.- Hemen dugu urte osoan salduko dugun guztia, kutxa gotorrean. Zenbaki osoa daukagu, 33.000 euroko billete-sortak, elkarteetarako eta ostalaritzarako.
Loteria-saltzailea 2.- Erreserba guztiak, ez guztiak baina asko eginak daude. Zenbaki bereziak daude, orduan beti esaten dizute eta jarri egin behar dira, ahaztu gabe.
Esataria.- Jendeak erreserba eginda du jada, hala ere, uda-garaian, batez ere turistek erosten dute loteria.
Loteria-saltzailea 2.- Kanpoko jendea bere enkarguekin, beti esaten diote edo familia guztia edo ofizinetan eta normalean kanpoko jendea.
Esataria.- Bukaera preziatuenetarikoa da, 13 zenbakian amaitutakoa. Salmenten boom-a azaroan eta abenduan da, baina udan Gabonetako loteriaren % 5 saltzen da.
Kaleko gizona.- Lagunekin…ekarri egiten dituzu errepartitzeko lagunen artean edo familia artean.
Kaleko emakumea.- Guk egiten duguna, Benidormetik hona ekarri, hori. Ba, aurten, ezer ez, e?
Esataria.- Aurten 165 milioi dezimo daude salgai, iaz baino 5 milioi gehiago. Denen ametsa sari potoloa eskuratzea.