detalle dokuteka-generico-fitxa

Barrakak, erakargarriak?

Gure inguruko jaietan falta ez den osagai batez hitz egiten duten audio honetan: barrakak.

Irratsaio honetan, Idoia Torregaraik kontatuko digu guraso moduan nola bizi duen barraketako kontua. Bertan, zenbait atrakazio aipatzen ditu: autotxokeak, zaldiko-maldiko edo tiobiboak, ohe elastikoak... Eta zuk zer moduzko oroitzapenak dauzkazu barraken inguruan?

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Eta gaurkoan jada bete-betean sartuta gauden jai-giroan barneratuko gaituzu. Baina jai-giroaren atal berezi batean.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Izan ere, zuk esan bezala, dagoeneko Euskal Herria festetan dago, festetaz gozatzeko aukera izango dugu. Eta festak horretarako dira: egunerokotasuna hautsi, ondo pasa, lagunekin egon, barre egin, disfrutatzeko. Baina, zuk esan duzun bezala, nik gaur festen alde ilun batetaz hitz egitera nator, barraka-gunea. Badaukate bai kotoizko bola horien usaina nahastuta txurroekin eta patata frijituena. Eta hori dena nahastuta sortzen da, soinu eta argi-psikodelia horrekin, sortzen da inframundu hori nik esaten dudana.
Lehenengo fasea beti hasten gara tiobiboekin, bueltaka ibiltzen den tiobibo edo karrusel horrekin. Urtebete edo birekin hasi eta 8 urte arte edo gehiagotan batzuetan, hortxe egongo zara bueltaka-bueltaka kateatuta. Eta, bueno, ba lehendabiziko aldiz edo lehendabiziko urtean edo inkluso, baita ere, festen hasieran, ilusioa eta dena, hunkigarria izan daiteke momentu hori, ezta? Ba ikusten duzu, ai! bonbero zeran dagoenean zure umea edo jotzen hola edo, edo elefantetxoaren gainean jartzen denean, agurtu egiten duzunean… Hori ba, argazkiak ateratzen hasten zara: ai zer polita! Baina, klaro, festetako azken egunean, edo ja 7-8 urte zoazenean, dagoeneko ja 56 aldiz buelta ematen ari denean… ez dakit mila aldiz agur egin diozunean buelta bakoitzean, eta zarata hori, pi-po, pi-po, pi-po entzun duzunean, sartu zaizunean garun, kaskezurrean, haluzinazioak edukitzen hasten naiz ni. Horietako bat izaten da bat nondik desentxufatu dezaket hau popatik hartzera joateko.
Gero horrekin batera, fase horrekin batera, baita ere bizitzen ari naiz ohe elastikoena. Hauek, egia esan, nire gustukoenak dira horko inframundu honetan. Izan ere, umeek ariketa egiten dute, txilinbuelta egiten dute, saltoka daude… Bueno ba momentu hori polita izaten da baina 5 minutuko momentua da. Bost minutu horiek bizitzeko, batez beste kalkulatu dut 40 minutu itxoin behar duzula, gutxienez.
Gero, pixka bat koskortzen direnean, autotxokeetara, pasatzen zara. Hau da, oraindikan ez duzu nahi zure alaba edo semea bakarrik igo dadin, txikiegia delako oraindik ere kolpe horiek eta gidatzeko eta, orduan, noski, gurasoetako bat edo lagunen bat sartzen gara beraiekin. Orduan, alde batetik heltzen diozu beso batekin zure alaba edo semeari eta bestearekin gidatu egiten duzu. Orduan, zer pasatzen da? Ba zurekin batera sartzen direla beste 20 gaztetxo pistan beraien nerabetasunaren grina kolpeen bidez askatzera, nolabait esateko. Eta zu hor alde batetik besoarekin zure seme edo alabari heltzen eta esku batekin gidatzen eta Shakirak baino gerri gehiagorekin saiatzen zara horiek denak ekiditen. Baina beraiek… zer gertatzen da? Nerabe hauek beldurra usaindu egiten dute, batez ere zurea, egoera horretan gauden gurasoena, eta atzetik joaten dira S. Ferminetako zerak izango balira bezala. Okerrena da zure semeak edo alabak esaten dizunean: “Berriro!, berriro!” Esaten duzu, gehiago ez, orain osabarengana joan.
ESATARIA. Bagoaz etxera.
IDOIA TORREGARAI. Bagoaz etxera edo osabari esan. Bai hori gogorra izaten da.
    Eta gero adin-tarte horretan ere, lehengo urtean 7 urterekin edo, hasten zaizunean, baita ere, barraketako izarrak, Eltzea edo deitzen zaiona, La Olla edo deitzen zaiona, hau da, halako eltze handi bat, borobil bat, izkinetan jarri eta bueltaka-bueltaka hasten da gero eta abaila handiagoan; eta gainera, gora eta behera hasten dena. Lehengo urtean alabak esan zidanean “Ama, igoko zara nirekin?”, ni… Klaro, nire bizitza jokoan zegoen eta kasu horretan hil edo biziko erabaki bat hartu behar izan nuen, eta zer egin nuen? Kuadrillako bati esan “zu igoko zara beraiekin”. Klaro, ni hor igoko banintz ez nintzateke bizirik aterako, eta hantxe ibili ziren gora-behera, gora-behera, esan nuen “Datorren urtean bakarrik igotzeko moduan izango ote da”. Ze, zer nezesitate dago? Benetan!
ESATARIA. Eta kuadrillako hura nola jaitsi zen olla edo eltze horretatik?
IDOIA TORREGARAI. Ondo, nahiko… Esan zuen pixka bat mareatuta, baina nahiko ondo. Niri behintzat bizitza salbatu zidan eta, benetan, hemendikan eskerrik asko, Gorka, hemendikan besarkada bat.
Hor, azkenean, zer pasatzen da ba? Nik ezagutzen ditut familiak –eta guk geuk ere aurki– kreditu-lerro bat ireki behar dutela festetarako pasaldi hori egiteko, barraketako pasaldia egiteko. Zeren hainbeste da egunero uzten duzun dirua, benetan hasten bazara hotzean pentsatzen beldurgarria dela. Hor eskertu behar da beti aitona-amonen kreditu-lerroa ere sartzen dela eta beraien bilobengatik ere beti uzten dutela zerbait. Eta orduan, klaro, bilobak poz-pozik baina benetan…

 

 Letra lodiz, gaiarekin lotutako espresioak.

detalle2

Document library

B2
08-01-2016

x61pRelaContWAR

16242891
00:04:36

x61pViewCountWAR

4753

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR