Docutec
Txankletarik bai ala ez?
Uda etortzearekin batera, asko ugaritzen dira gure inguruan txankletak. Baina egokiak al dira oinetarako?
Euskadi Irratiko Faktoria programan Xabier Benegas podologoarekin hitz egin dute gai horren inguruan. Beheko audioan laburpen bat daukazu.
ESATARIA 1. Txankletak, bai ala ez? Betiko galdera da. Bueno, ari gara gure oinei buruz. Xabier Benegasekin ari gara hizketan, Euskadiko Podologoen Kolegioko presidentea da bera. Eta urteroko gaia da txankletak… Bueno, txankletak asko gustatzen zaizkigu –oso freskoak dira uda partean eta ibiltzeko– baina esan digu Xabierrek, garbi asko, “txankletak dira soilik bainurako, kiroldegirako, piszinarako, hondartzan bertan ibiltzeko”. Adibidez, bizi bazara hondartzatik oso gertu, ba bai, bueno, etxetik hondartzara eraman zenitzake. Baina, bestela –kalean ibiltzeko, paseatzeko, lanera joateko…– ezta pentsatu ere. Ez dira batere egokiak, hankari ez diote ondo heltzen eta, gainera, zikinkeria guztia xurgatzen dute, eta ez dira batere egokiak. Eta bueno, txankletak erabiltzen baditugu uda partean, asko erabiltzen baditugu, Xabier, gero izango dira komeriak, ezta, irailetik aurrera.
XABIER BENEGAS. Bai, bai. Gehienetan guk kontsulta honetan ikusten ditugu irail aldean edo, bueno, jendea etortzen zaigu ba hori, hanka-azpiak mina(re)kin, nekatuta daudela eta horrek, azken finean, ba bueno, esaten dizu udara guztian zehar oin hori ez dela ondo ibili. Nik esango nuke, kontseilu bezala, ez, sandalia batzuk badaude oso egokiak, eta horiek ez dira ezta Crocks-ak eta ezta txankletak...
ESATARIA 1. Txankletak ere…
XABIER BENEGAS. Eta sandalia batek… Badaude, bueno, ba antzinako sandaliak horiek, esaten zirenak frantziskanoenak eta hori ba, hombre, egia da horiek estetikoki nahiko itsusiak direla. Baina oraintxe bertan baditugu, mendiko marka gehienek dauzkate sandalia batzuek beren zola oso, oso ergonomikoa direnak, oinarentzat oso egokia dena, eta tira batzuekin oso helduta d(ih)oazenak oinari. Holako gauza batekin, beroa egiten duenean, gaude askozez hobeto, askozez hobeto ibiltzen gara. Hanka fresko d(ih)oa.
Nire aukera hori izango litzateke: txankletak. Lo que pasa que, badakizu, bizitza honetan modan jartzen baldin badira –edo bueno, gehienbat umeek jartzen badituzte- hor gelditzen dira. Eta bueno, moda horiek kentzea normalean nahiko zaila izaten da.
ESATARIA 1. Askoz egokiagoa sandaliak erabiltzea.
XABIER BENEGAS. Hori da.
ESATARIA 1. Badirelako polit askoak eta eder askoak. Bai.
ESATARIA 2. Aipatu dugu udan bero handiagoa egiten duela eta askotan janzten ditugu bai zapatilak edo zapatak edo bestelakoak. Oinetakoak orokorrean janzten ditugu galtzerdirik gabe. Zuk e
XABIER BENEGAS. Adios!
ESATARIA 1. Kar-kar.
ESATARIA 2. … hobetsiko zenuke galtzerdiak jartzea?
XABIER BENEGAS. Beti.
ESATARIA 1. Beti. Sandaliekin ere bai?
ESATARIA 2 ETA 1. (barreak)
ESATARIA 1. Ingelesak eta, ingelesak eta horrela ikusten, bueno, ez dakit, garai batean horrela ikusten genituen.
XABIER BENEGAS. A ber, berez, berez egokia da, berez egokia da. Esplikazioa oso erraza da, lehen esan dizuet. Zu hanka-hutsik bazabiltza, azkenean kalean zaborra dago, eta orduan, bueno, galtzerdia jartzen baduzu, zerbaitek… Zerbait gehiago protejitzen zaitu. E, zapatetan, zapatetan desde luego. Zergatik(an)? Porque, zapatetan konkretuki, zuk beti, beti zertxobait, gutxi edo gehi(ag)o, batzuek gehi(ag)o bestek gutxiago, beti izerdi pixka bat egiten [botatzen] duzu. Izerdi hori galtzetinak harrapatzen badu, oso erraza da: galtzetina labadoran sartu daiteke eta kito. Baina zure izerdia zapatan gelditzen baldin bada… Kontutan hartu behar da izerdi hori, izerdi horrek bakteria batzuk dituela, bakteria horiek gelditzen dira zapata barruan, eta gero zuk hurrengo egunean hanka garbia eta freskoa eramaten duzunean, bakteria horiek beste prozesu bat daukate, eta zuk harrapatu ditzakezu; zuk bota dituzun mikrobio edo bakteria horiek zuk harrapatu ditzakezu eta infekzio bat eduki.
Orduan ba bai, ez dakit nola esan, bermudetan joaten baldin bazara inork ez dizu janzten galtzetinak txorkatilatik gora. Baina badaude piki batzuk, bai emakumeentzako eta bai gizonentzako, zapata hartzen dutenak bakarrik, eta ez direnak ikusten. Kasu horretan bai.
ESATARIA 1. Xabier, bukatu aurretik, gaiak interesa handia eragiten du gure entzuleen artean eta pertsona bat galdezka dugu hemen Whatsap bidez ea alpargatak zer iruditzen zaizkizun. Alpargatak, apretak, espartinak, Iparraldean esaten diote…
XABIER BENEGAS. Alpargatak?, euskal alpargata?
ESATARIA 1. Bai.
XABIER BENEGAS. Polita, zeharo polita, baina oinarentzako ez da ona. Ez da ona, ez dauka helduerarik.
Lodituta, gaiarekin lotutako esaldiak
