detalle dokuteka-generico-fitxa

Ikasle ohien bazkariak

Gero eta zabalduago dago gure artean ikasle ohiak bazkari edo afari baten bueltan elkartzeko ohitura.

Gai horren inguruan egin du gogoeta Amaia Agirre bertsolariak Euskadi Irratiko Amarauna programan. Gai horrek bere baitan sortzen dizkion jakin-min eta zalantzak aipatu ditu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Zergatik sentitzen dugu aspaldi egon gabekoekin elkartzeko premia? Zergatik pizten zaigu gaztaroan lagun izan genituenak berriro ikusteko gogoa? Nik dakidala umetan ez da nostalgiarik sentitzen, edo agian bai. Nik, ordea, ez dut gogoratzen horrelakorik sentitu nuenik.
Zortzigarren mailan gelakide izan nituenekin elkartuko naiz hemendik ordu gutxitara. Zortzigarren maila, bai, ni belaunaldi horretakoa naiz. Pozik joango naiz, ikusmin. Ez dakit deialdia eta Whatsapp-eko taldea sortu eta gu guztion zenbakiak lortzen ahalegin handia egin duen gelakidearen abiapuntua zein izan zen, ez dakit zerk bultzatu zuen orduko nerabe-talde hura elkartzera.
Duela bi dozena urte bide bertsuetan gurutzatzen ginen haiek, orain elkar ulertzeko gai izango ote gara? Orain non eta nola ote dabiltza? Jakin-min horrek tiraka elkartuko ote gara? Edo ez ote da bestela: geure burua ez ote dugu kokatu nahi besteak nola dauden ikusita? Besteen bizimoduaren eta hartu duten bidearen arabera, ez ote dugu gurea epaituko?
Bizitzako momentuak jaurtitako kartutxoen modukoak dira: ez dira berriz itzuliko. Baina bada uneoro gure baitan sartu eta etengabe pizten den polboratxoa: nostalgia hain zuzen. Iragana zubi moduan erabili behar da eta ez baranda moduan. Eskuak gurutzatu eta begien aurrean denbora nola igarotzen den begira jartzeak ez nau asebetetzen. Alderantziz, amorrarazi egiten nau. Nostalgiko agurtu ditzaket orduko lagun haiek, ordea. Garai hartan eta bazkari horretan momentu politak bizi izan ditudan seinale izango da, hala ere.          
Bidenabar, esan dezadan seguru nagoela hiru betekizun edo hiru hutsuneren arabera sailkatuko dugula elkar: non ari zara lanean?, non bizi zara?, seme-alabarik bai? Eta horren arabera erabakiko dugu ondo bizi den edo ez. Ni baino zoriontsuagoa den edo ez. Tristea da, baina hala gertatuko dela sinetsita nago. Egun osoan nahi gabeko konparaketetan igaroko dugu, modu inkontzientean eta barrura hizketan, badaezpada ere.
Ikasle berritsua zenak bere inkontinentzia berbala zer moduz kudeatzen duen, hamalau urterekin denok desio genuen mutil hura itsustu eta zahartu egin dela ziurtatu, irakasleak azaldutako edukiak ulertzeko eta garatzeko zailtasunak zituen gaztetxoari bizitza zer moduz doakion inbestigatu. Eta, noski, nigatik zer pentsatzen zuten eta orain zer-nolako harrera egingo didaten ikuskizun dago. Inork nire bidearen berri ba ote daki? Dena jakin-min eta dena zalantza. 

     Hondo urdina: Gaiarekin lotutako esaldiak
     Letra gorriz: Zalantza adierazteko espresioak

detalle2

Document library

B1
05-26-2016

x61pRelaContWAR

16242209
00:03:53

x61pViewCountWAR

5063

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR