Docutec
Elizan ezin garela nahi bezala jantzi?
Askok leporatzen diote Eliza Katolikoari ez duela jakin gizartearen aldaketa eta aurrerapenetara egokitzen, eta erakunde atzerakoia dela.
Horietako adibide bat izan daiteke Buenos Aireseko Liman gertatu dena.
Juanjo San Miguel Nazioarteko gaietan adituak azalduko digu nolako polemika sortu den Limako parrokoak emakumezkoek elizan nola jantzita joan behar duten ezarri nahi izan duenean.
Esataria.- Goazen nazioartera, Argentinara hain zuzen ere, izan ere, polemika handia piztua da apez batek elizan sartzeko janzkera egokia eskatu ondoren. Buenos Aireseko Lima herriko parrokoak kartela jarri zuen elizaren atarian, eliza barrenean janzkera batzuk debekatuz, Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL.- Gona motzak, praka motzak, praka estuegiak, mangarik (maukarik) gabeko kamisetak, eskote handiegiak, guzti hori debekatua dago, ez delako egokia eliza barruan. Horixe uste du Karlos Eskarlata parrokoak eta zer jarri ere adierazten die bere eliztarrei: gona belaunetik behera, arropa lasaiak, eta emakumeentzako egokiak diren jantziak, janzkera batzuek gizonen begirada erakartzen dutelako. Eliza-atariko kartelak eta apaizaren adierazpenek polemika handia eragin dute Lima hiriko parrokia honetan. Eliztarren arteko kexak apezpikuraino iritsi dira, eta honek polemikan parte hartu du. Yotubeen bidez zabaldutako bideoan apezpikuak dio elizak guztientzako ateak irekita dituela eta ez duela uste horrelako aholkuak eta gutxiago debekuak ezarri beharra dagoenik, besteak beste, Jesusek pertsonen bihotzera begiratzen duelako eta ez janzkerari edo itxurari. Apezpikuak adierazi du apezak bere okerra aitortu duela eta barkamena eskatzeko prest dagoela, eliza-atariko kartela kendu du.
Baina, polemika honetan, apezaren aldekoak ere azaldu dira, asko direlako uste dutenak emakumeen janzkera eta portaera batzuk probokatzaileak direla eta elizan arropa batzuek ez dutela lekurik. Lima hiria dagoen Zarate barrutiko apezpikuak Frantzisko Aita Santua aipatu du eta honen zuzendaritzapean eliza katolikoa jorratzen hasi den bide berria. Baina, Argentinakoa Amerikako elizarik kontserbadoreena da, bai goiburu gehienak, baita eliztar arruntak ere.
Document library
-
San Miguel, Juanjo
