detalle dokuteka-generico-fitxa

Prostituten bezeroei isunak jarriko dizkie Frantziak

Ipar Euskal Herriko Aides Elkarteko ordezkariak eta prostituta batek kontatu dutenez, lege berriak ez du langileen segurtasuna bermatzen.

Ipar Euskal Herriko prostituta gehienek Internet bidez lortzen dituzte bezeroak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- 2003. urtean, Frantziak onartutako lege batek kalean lan egiten zuten prostitutak zigortzen zituen. Hori horrela, emakumeak alternatiba bila hasi ziren eta egun, ipar Euskal herrian, Internet erabiltzen dute lana iragartzeko.
Hori baieztatu du iparraldeko Aides Elkarteak, besteak beste, prostitutekin eta prebentzioan lan egiten duenak. Beren azken ikerketaren arabera, ipar Euskal Herriko kostaldean 130 bat pertsona dira, gehienak emakumezkoak, sexu-zerbitzuak Internet bidez iragartzen dituztenak.
Horixe da Ana eta Sofiaren kasua. Sofiak ez du hitz egin nahi, baina Anak esan digu zortzi urte daramala lanean Internet bitartez, libreki, ziurtatu digunez.
Aides Elkartearen ikerketaren arabera, hamarretik lau kanpotarrak dira, batez ere Latino Ameriketatik etorritakoak, pisu pribatuetan eta periferiako hoteletan lan egiten dutenak.
Ana eta Sofia brasildarrak dira, prostituta nomadak, hau da, Espainia edo Frantziako estatuetan bizi eta denbora jakin batez iparraldera etortzen direnak.
Anak ez du atsegin Frantziako lege berria. Gauza bera dio Sophiek, legeak ez duela prostituta laguntzen, ez duela laguntzara gerturatzen.
Sophiek dio ez dela soluzio argirik, baina legalizazioa defendatu du, biolentzia sufritzen dutenak eta libreki lan egiten dutenak laguntza zerbitzuetara gerturatu ahal izateko.

detalle2

Document library

B2
04-11-2016

x61pRelaContWAR

16240826
01:48

x61pViewCountWAR

3776

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR