detalle dokuteka-generico-fitxa

Sorpresa kiroldegian (A2E22)

Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Hemen dituzue garagardoak.
ALEX.— A ze sorpresa hartuko duen Amaiak aldageletatik ateratzen denean!
JOSU.— Bai. Ni behintzat ez naiz sekula etorri kiroldegira.
JUNE.— Ni bai. Berarekin etorri nintzen izena ematera. Baina alfertuta nabil eta ez naiz sekula etortzen.
JOSU.— Ederra marka!
JUNE.— Hala da, baina egun osoan lanean ibili eta gero, ez dut izaten batere gogorik kirola egiteko.
ALEX.— Ez naiz harritzen. Nik ere...
JOSU.— Aizue, ordubeteko saioa egiten du, ezta?
JUNE.— Bai, segituan atera behar du.
JOSU.— June, axola zaizu aldageletara sartzea, bertan dagoen ikusteko? Gu iritsi baino lehen joan bada...
ALEX.— Baina ez du jakin behar hemen gaudela. Disimuluz, ados?
JUNE.— Bai, bai. Tira, banoa.
ETENA
ALEX.— Orduan, gaur zer? Pintxo-potea egingo dugu, ezta?
JOSU.— Bai, sekulako giroa izaten da inguru hauetan.
ALEX.— Eta gero parranda. Ea bihar nor jaikitzen den fakultatera joateko.
JOSU.— Ni ez behintzat. Bihar jai!
JUNE.— Ilea lehortzen ari da; segituan aterako da.
JOSU.— Ondo. Sorpresa galanta hartuko du.
ALEX.— Bai, bai. Harrituta geratuko da gu hemen ikusita.
ETENA
Une horretan, Amaia aterako da aldageletatik.
AMAIA.— Baina, baina... zer egiten duzue hemen?
JOSU.— Zer egingo dugu, ba? Zure bila etorri gara kiroldegira, gurekin parrandara etortzeko.
AMAIA.— Mila esker!
JUNE.— Hala da, sekulakoa egingo dugu!
AMAIA.— Gaur ere parranda? Aizue, nik kirola egiten dut ondo egoteko eta ez
JUNE.— Hala da, sekulakoa egingo dugu!
AMAIA.— Gaur ere parranda? Aizue, nik kirola egiten dut ondo egoteko eta ez gizentzeko; baina hainbeste parrandarekin...
ALEX.— Lasai, gaur suabe ibiliko gara eta.
JUNE.— Zer?, saio polita egin duzue?
AMAIA.— Bai, ordubete spinning-a egiten. Primeran. Baina ezin naiz ibili ere egin. Pasada ederra hartu dugu.
JOSU.— Lasai, besoetan eramango dugu Alexek eta nik gure printzesa.
AMAIA.— Mila esker, baina ez da hainbesterako.
JUNE.— Tira, ba, goazen.
AMAIA.— A, aizue, ikasi duzue bidea, ezta? Ba kiroldegira kirola egitera etortzen da jendea, ez garagardoa edatera. Ea noiz hasten zareten!
DENAK BATERA.- Bueno, bueno, bueno, bihar igual, egunen batean.
AMAIA.- Ai!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

A2
04-01-2015

x61pRelaContWAR

16240432
00:02:32

x61pViewCountWAR

3602

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR