Docutec
Txarto ateratako istorioak
Batzuetan gauzak ez dira guk espero bezala ateratzen eta okertu egiten zaizkigu.
Euskadi Irratiko Amarauna programako audio honetan, halako pare bat istorio entzungo dituzu: bata, ezkongauean gertatutakoa, eta bestea, eztei-bidaian.
Zuk ere izango duzu ba holako istorioren bat kontatzeko.
KONTALARIA 1. Ezkongauean, goizaldeko ordu txikietan, ezkonberriak etxera iritsi dira eta ezin andregaiaren soinekoko botoiak askatzen asmatu. Mutila soinekoa guraizeekin mozteko prest, baina neskak ez ziola utziko, ezta erotuta ere. Azkenean, inguruan bizi den kuadrillako bati deitu behar izan zioten. Eta honek bai, honek asmatu zuen botoiak askatzen. Eta orduz geroztik ezkongauean trioa egin zutela esaten diegu.
ESATARIA 1. Beatriz Isart duela 20 bat urte ezkondu zen eta zer gertatu zitzaien Erroman, eztei-bidaian berak kontatuko digu nola bukatu zen deskalabrua. Zer pasatu zitzaizuen Erroman zuei?
BEATRIZ I. Bueno, ba gu ezkonbidaian joan ginen kruzero bat egitera; urte horretan, gainera, Titanic-eko pelikula estreinatu zuten eta, bueno, ikaragarri gustatu niri, kruzero hori. Eta, bueno, oferta bat azaldu zen eta “Ze ondo, kruzeroa egingo degu [dugu], hartara hiri desberdinak ikusiko ditugu… Horixe egingo dugu”. Eta holaxe, sartu ginen barkuan eta bigarrengo geldiunean-edo izango zen. Erroman gelditzen zen, 50 km edo hola, barkua geratzen zen lekutik. Eta bueno, beste pareja batekin gindoazen, ezagunak zirenak, barkuan eta, bueno, laurok artean pentsatu genuen: "Ba kotxe bat alkilatuko dugu eta Erroman ibiliko gara hartara dena ikusten, bazter guztiak". Bueno, holaxe laurok sartu ginen, ailegatu ginen Erromara, aparkatu genuen, hasi ginen bazterrak ikusten, Koliseoa eta abar. Eta, bueno, azkeneko fase-aldian, La Fontana de Trevi.
ESATARIA 1. Nola ez, bai, bai, bai.
BEATRIZ I. Famoso hori. Klaro, La fuente de los deseos…
ESATARIA 1. Txanponak botako zenituzten?
BEATRIZ I. Txanponak bota genituen… Eta han genbiltzala, nik ikusi nuen pareta bat, handi bat, dena firmaz josita, Fontanan bertan eta “Ui”, esan nion nire parejari “Jesus, hau, seguru, firma-leku bat edo izango da. Hartara, hemendik urte batzuetara etorriko gara eta, aizu, errekuerdo polita daukagu nola biok hemen egon ginen urte horretan eta… Holaxe hasi nintzen errotuladorearekin… Baina arraia txiki bat egiterako, gainera dena beteta zegoen Fontana hori, jende mordoa zegoen eta, buila batean atzetik. Bueno, halako batean eramaten gaitu inspekziora [polizia-etxera]. Bueno, laurok hantxe, isil-isilik…
ESATARIA 1. Erromako inspekziora.
BEATRIZ I. Eta holaxe 2 ordu pasa ziren: bat etorri bronka bota, besteak beste bat. Bueno, gu laurok zuri-zuri eginda. Eta azkenerako teniente bat edo azaldu zen, eta harexek, behintzat, laga zuen ja asuntoa; esajeratzen ari zirela eta ya esta, ez?
ESATARIA 1. Askatu zintuzteten.
BEATRIZ I. Gainera, guk barkua hartu behar genuen. Ailegatu ginen barkura 10 minutu zarpatzeko ailegatu zenean. Laurok zuri-zuri eginda, hitz egiteko gogorik ez… Bueno, ez genuen gehiago irten barkutik, klaro.
ESATARIA 1. Ederra historia. Fontana de Trevin boligrafoa atera eta, pentsa, inspekzioan 2 ordu eta, gainera, barkua ia galdu.
ESATARIA 2. Bueltatu al zarete sekula Erromara?
BEATRIZ I. Ez, ez. Egunen batean bueltatu behar dut, e, nire arraia txiki hori ikustera.
ESATARIA 2. Aber han dagoen!
