Docutec
Film laburra (A2B17)
Amaia eta Josu paseatzen ari dira, haien master amaierako proiektuaz hizketan. Josuk ideia distiratsua izan du proiekturako eta Amaiari kontatu dio. Josuk Amaiak ere proiektuak parte hartzea nahi du.
JOSU.— Badakit zer egingo dudan masterra bukatzeko proiekturako!
AMAIA.— A, bai? Zer?
JOSU.— Film labur bat. Normalean, gaia aukeratzea izaten da zailena, baina ideia bat izan nuen, eta segidan oso erraza izan da dena. Nire film laburrak emakumearen zapalkuntza aztertuko du.
AMAIA.— Zuk hitz egingo duzu horretaz? Josu, zure inguruko emakume guztiak zure esklaboak dira eta!
JOSU.— Hori ez da egia. Drama bat izango da eta senar-emazteak izango dira protagonista.
AMAIA.— Eta zein arazo jasango du emakumeak?
JOSU.— Senarrak ez dio lagunduko ez etxeko lanetan, ez umeak zaintzen.
ETENA
AMAIA.— Dena prest daukazu?
JOSU.— Bueno, nik pentsatzen nuen nik zuzentzea eta zuk ekoiztea. Aktoreak aukeratu eta errodatzea!
AMAIA.— Zuk pelikula asko ikusi dituzu, e!
JOSU.— Bai, eta horrek ikuspegia zabaldu dit.
AMAIA.— Ez, ez, ez, ez. Zu pelikulero galanta zara!
JOSU.— Ez didazu lagunduko?
AMAIA.— Zure proiektua da, zuk egin behar duzu!
JOSU.— Baina artista ezin da horrelako txikikeriatan ibili.
AMAIA.— Ikusten? Orain ere zure esklabo! Tira, zuzendari jauna, goazen. Bestela ez gara fakultatera iritsiko!
