detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer da hobea lentillak ala betaurrekoak?

Ikusimakusiko optikako Goiuri Oianederrek batzuen eta besteen ezugarriei buruz hitz egin digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

GOIURI OIANEDER: Bueno, batez ere, lentillaren abantaila izango zen kanpo bisuala, bale? Azkenean betaurreko batek, bueno, jarri egingo dut horrela diferentzia nabaritzeko, betaurreko baten muga hemen daukagu, hemendikan kanpo gertatzen dena ez dugu ikusten, eta azkenean gure ikusmena mugatua dago moturaren neurrira.
En cambio lentilla bat jartzen baldin badugu, ez daukagu mugarik. Ehun eta berrogei gradu ikusten ditugu, eta ez daukagu ez gora ez behera inongo pegarik. Orduan, erosoagoa? Dudarik gabe.
Zer lentilla mota dauden? Egunekoak, hilabetekoak eta urtebetekoak esan genezake. Orduan egunekoak, izaten da goizean jarri eta gauean edo dena delakoa kendu eta zakarretara bota. Hilabetekoak: hilabeteko lehenengo egunean jartzen baduzu, hurrengo hilabeteko lehenengo egunean bota egiten dituzu. Hori bai, hilabetekoak beti ere lan gehiago ematen du gauean, potetxo batean sartu behar dituzu, likidoa bota eta listo. Ez dauka beste zerarikan. Hau izango zen sei hilabetetarako lentillak; hau hogeita hamarrerako, hogeita hamar egunetarako eta hau laurogeita hamar egunetarako. Osea que bueno, ez dutela gehiegi okupatzen ezta ere. Badaude beste formatu batzuk gutxiago okupatzen dutenak, baina, bueno, generalean hauek izaten dira gehien erabiltzen ditugun lentillak.
Eta gero hauek izango ziren ba bueno, koloretako lentillak. Badago jendea gustukoak dituenak, eta, bueno, honek egiten duena da azkenean dira lentilla batzuk pintatuak d(ih)oazenak, jartzen duzu eta, bueno, gure begiaren tonuarekin eta beste… pintatua dagoen tonuarekin ba bueno egiten dutena da nahiko begi naturala. Baina, bueno, ni ez naiz oso zalea.
Azkenean lentillen kontua da gomendatzen direla zortzi ordu erabiltzea gehienez. Lentilla begiaren aurrean d(ih)oa, begiak lentillarik ez baldin badauka aurrean, oxigenoa hartzen du airetikan eta hemen dauden kapilari batzuetatikan. Zuk lentillari, ui, begiari lentilla bat jartzen badiozu, hemengo oxigeno kantitatea murriztu egiten da, bale? Orduan, gehiegi erabiltzen baldin baditugu eta, bueno, lentilla ez baldin bada egokia, egiten direna da hemengo kapilari hauek luzatzen joaten dira begiari oxigeno gehiago eramateko. Orduan ba, bueno, zortzi ordu gehienez.
Ba bueno, gaur egun modan dauden betaurrekoak izango ziren ba hori, pastadun betaurreko markatuak, ba bueno, “retro” deitzen zaienak. Ez dakit oso itxuroso nagoen, baina… Izango ziren gutxi gorabehera estilo honetan. Hauek Italian fabrikatutako lente batzuk dira, ui, betaurreko batzuk dira, bale? Gero hau, mutiletan ere betaurreko pixka bat markatuagoa, modernoagoa… Ez dakit hemen Donostian oso zaleak garen betaurreko hauetara baina bueno, zaletu beharko gara. Eta gero garai batean eramaten ziren betaurrekoak dira hauek, “al aire” deitzen direnak, daukatenak bi barilla eta “puentea” deitzen zaiona eta bueno, diskretoak dira.
Eta gero ba orain oso modan daude ba bueno, tertziopeloko betaurrekoak lente ispiludunekin, ba bueno. Ez dira oso sufrituak tertziopelokoak baina, bueno, modan daude. Gero abiadoreko betaurrekoak, garai batekoa, orain ere ispiludunak atera dituzte. Ba bueno, gustutarako daude gauzak. Eta gero ba, bueno, betaurreko handia, markatua… Estilo honetan zerbait, osea que udara honetarako hau da datorrena.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

A2
12-28-2015

x61pRelaContWAR

16238644
00:04:18

x61pViewCountWAR

4670

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR