Lan egiteko prest (A1B09)

Amaiak Josuri kontatzen dio lanean hasi nahi duela sos batzuk ateratzeko.


Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Hara, Josu. Orain badakit non aurkitu klasera ez zatozenean!
JOSU.— Enkargu batzuk egin behar nituen. (lotsarik gabe) Zer moduz egon da gaurko saioa?
AMAIA.— Oso aspergarria; ez duzu ezer galdu.
JOSU.— Pozten naiz.
AMAIA.— Josu, pentsatzen ari naiz lanean hastea.
JOSU.— Lanean? Noiz? Goizez fakultatean, arratsaldez liburutegian...
AMAIA.— Ez dakit, beharbada ordu solte batzuk...
JOSU.— Benetan ari zara?
AMAIA.— Bai. Ikasten, lanik egin gabe, oso garestia da gurasoentzat.
JOSU.— Udan akaso, baina orain neguan ez duzu aukera handirik izango!
AMAIA.— Bai, baina masterra, pisua, otorduak, bidaiak... lagundu egin behar diet gurasoei ordaintzen.
JOSU.— Bai, beraiek lehenago hasiko ziren lanean, seguru.
AMAIA.— Curriculuma prestatu eta enpresetara postaz bidaliko dut. Bulegoetan ere banatuko dut.
JOSU.— Eta zertan egin nahi duzu ba, lan?
AMAIA.— Ez dakit, edozertan. Enkarguak egiten, kopiak, prentsa-oharrak itzultzen... Eta horrela sos batzuk aterako ditut.
JOSU.— Arduratsua zara, Amaia. Baina gaur egun langabezia handia dago; ez da erraza izango.
AMAIA.— Ez, baina zeozer egin behar dut. Lagunduko didazu?
JOSU.— Lana aurkitzen?
AMAIA.— Bai.
JOSU.— Baina zuretzat, e? Nik eguna oso nekatuta bukatzen dut.
AMAIA.— Bai, lasai! Lehenbizi, curriculuma prestatu beharko dut.
JOSU.— Bai, horretan ere lagundu egingo dizut. Gauza asko egiten dituzula idatzi behar duzu: pin-pongeko jokalari bikaina zarela, parrandazale amorratua, sukaldari paregabea...
AMAIA.— Serio ari naiz!
JOSU.— Baita ni ere!
AMAIA.— Eta hori dena ez da egia, gainera!
JOSU.— Eta nork esaten du egia curriculumetan?
AMAIA.— Bueno nahikoa da. Bakarrik egingo dut eta kito. Aio!
JOSU.— Nora zoaz?

A1
03-23-2015
16237358
00:02:22
5103