Gelatxo bat niretzat (A1B03)
Josu tabernan dago. Azkeneko klasea galdu egin du eta bertan ari da egunkaria irakurtzen eta ogitartekoa jaten.
Eskolatik bueltan, Amaia dator eta bere mahaira joango da zuzenean. Pisua konpartitzeko proposamenari baiezkoa emango dio. Josu asko poztuko da, etxeari buruzko pista batzuk emango dizkio eta berriz ere eskolen kontua aipatuta, gauza guztiak bildu eta elkarrekin joango dira klasera.
AMAIA.- Josu, pentsatzen aritu naiz.
JOSU.— A bai? Lehenengo aldia izango da?
AMAIA.— Ez, benetan. Zurekin etxea konpartitzeaz aritu naiz pentsatzen.
JOSU.— A! Eta erantzuna baiezkoa da, ezta? Oso jatorra naiz, nirekin ondo pasatzen duzu, parrandak egingo ditugu...
AMAIA.— Ez, ez da horregatik, baboa! Gela merkea da, oso gertu dago eta ez naiz bakarrik egongo.
JOSU.— Orduan?
AMAIA.— Bai! Nahi baduzu, zuekin konpartituko dut etxea.
JOSU.— Primeran. Ikusiko duzu, oso ondo egongo zara. Alex, June eta Oier oso jatorrak dira.
AMAIA.— Ados!
ETENA
AMAIA.- Orduan, zer egin behar dut?
JOSU.— Bueno, itxaron egun batzuk. Lierni igandean joango da pisutik eta arratsaldean gela libre egongo da.
AMAIA.— Primeran!
JOSU.— Nahi baduzu, lagunduko dizut gauzak ekartzen. Auto eder bat daukat.
AMAIA.— Zoragarri!
JOSU.— Gero pisuaren jabearen telefonoa emango dizut. Hitz egin berarekin eta egin paperak. Eta astelehenetik aurrera, etxe berria eta lagun berriak!
AMAIA.— Besteak zu bezalakoak badira, a zer komeriak! Ez, benetan, Josu, oso eskertuta nago.
JOSU.— Lehenengo etxea eta pisukideak ezagutu, eta gero esango didazu.
AMAIA.— Bai, hobeto.
ETENA
AMAIA.- Bueno, eta orain hobe dugu dena bildu eta hurrengo klasera joan, bestela goiz guztia hemen galduko dugu!
JOSU.— Bai, amatxo!
AMAIA.— Amatxo? Horregatik nahi duzu zuekin bizitzea, amarena egiteko?
JOSU.— Bai, kar-kar.
AMAIA.— Bueno, bueno, bueno! Goazen. Agur!