detalle dokuteka-generico-fitxa

Parranda antolatzen (A1B10)

Oier eta Josu etxeko terrazan daude, lagunentzako festa bat antolatzen. Afaria, tragoak, musika... Halako batean, Amaia iritsiko da eta festaren kontuan lagunduko die.

Ondoren, Oier sukaldera joango da garagardo bila. Hiru lagunak menua aukeratzen geratuko dira.

Transcription:[+] Transcription:[-]

OIER.— Josu, terraza hau oso txikia da, hemen ez gara 30 lagun kabituko!
JOSU.— Ez txorakeriarik esan, Oier.
OIER.— Behar dugu leku bat afaltzeko eta beste bat parrandarako.
JOSU.— Baina, zure ustez, bost mahai jarrita ez dugu lasai afalduko?
OIER.— Ez dut uste. Eta akaso jende gehiago etorriko da.
JOSU.— Bai motel, 30 lagun hemen sartzea ez da zaila izango!
OIER.— Ikusiko dugu. Eta euria egiten badu?
JOSU.— Toldoa zabalduko dugu. Oier, oso beltz ikusten duzu dena!

ETENA

Une horretan Amaia sartuko da kaletik eta elkarrizketan sartuko da.
AMAIA.— Arratsalde on.
JOSU.— Arratsalde on, Amaia.
AMAIA.— Zer? Berriz ere eztabaidan?
JOSU.— Bai, Oierrekin ez da erraza. Zure ustez, hemen sartuko gara 30 lagun afaria eta parranda egiteko?
AMAIA.— Bai, hala uste dut, hemen toki asko dago.
OIER.— Ados. Bi baten aurka, irabazi duzue.
JOSU.— (pozik) Primeran. Mila esker, Amaia!
AMAIA.— Ez da ezer!
JOSU.— Orain zer afaldu erabaki behar dugu.
OIER.— Sukaldera noa. Garagardo bat nahi duzue?
AMAIA.— Nik bai! Josu, erdibana hartuko dugu?
JOSU.— Bai, (txantxetan) bestela mozkortu egingo gara.
Oier sukaldera joango da eta planotik aterako da.

ETENA

JOSU.— Ze burugogorra den gure Oier!
AMAIA.— Ba zu ere...
JOSU.— Bai, baina arrazoia daukat, terraza hau oso handia da.
AMAIA.— Bai, egia esan zurekin ados nago. Josu, baina ez duzue beti eztabaidan ibili behar.
JOSU.— Ondo da, saiatuko naiz. (gaiz aldatuz)

ETENA

JOSU.- Bueno, zer jarriko dugu afaltzeko?
AMAIA.— Ba zeozer pikatzeko eta patata-tortilla, ezta? Hori da zure espezialitatea!
JOSU.— Bai, bai, egin barre, baina jendeak oso gustura jaten du nire tortilla.
AMAIA.— Bai, eta nik ere bai, baina batzuetan komeni da beste zerbait jartzea. Nik postrea prestatuko dut: bizkotxo bat.
JOSU.— Ederki! Eta Oierrek pikatzeko gauzak... eta kito.
AMAIA.— Eta Alexek eta Junek?
JOSU.— Edaria ekarriko dute.
AMAIA.– Oso ondo.
Oier garagardoekin sartuko da (bandeja batean botila eta baso batzuk).
OIER.— Hementxe duzue garagardoa.
AMAIA eta JOSU.— Mila esker!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

A1
12-04-2013

x61pRelaContWAR

16236798
02:40

x61pViewCountWAR

4492

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR