detalle dokuteka-generico-fitxa

Navaleko gazteok etorkizunik gabe

Javi Murillo Navaleko langilea da, eta gaztea. Etorkizunak kezkatzen du, eta Ezkerraldeak ere bai.

Egun gaitza edukiko du gaur Javi Murillok. Bere lankideekin batera, Navalen itxita dago. Izan ere, lantokiaren etorkizunerako egun erabakigarria da hau: gasontzi berria egin edo ez hitz egiten ari dira Madrilen. Enpresarentzat ia urtebete gehiagorako lana esan gura du horrek. Ez da konponbide osoa, baina esperantzari leihoa zabaldu dio proposamenak.

1. Zenbat langile gazte dago Navalen?
Egoerak okerrenera eginez gero, erretiro aurreraturako edo bestelako akordioetarako aukerarik izango ez genukeenak lan taldearen erdia inguru gara.

2. Gasontziaren aukerarekin, zer egoeratan geldituko litzateke enpresa?
Hori gaurko ogia eta biharko gosea da. Itsasontzia egiteak hiru urterako lana badauka ere, guretzat lan astuna, altzairugintza da. Horrek zortzi hilabete eta urtebete arteko beharra emango digu. Gero, elektrizitate kontuetarako beharginak ere beharko lirateke, baina gutxiago. Oraindik, baina, ez dugu ezer sinatu.

3. Naval ixteak jende askori eragingo dio zeharka, bai Sestaon eta bai Ezkerraldean. Zenbati?
Guk uste dugu 6.000 lagun inguru gelditu daitezkeela behar barik, enpresa barrukook kontatu gabe. Lan asko daukagunean, 2.000 eta 3.000 lagun bitartean egoten dira enpresan beharrean. Horiei gure inguruan lan egiten duten ia 60 enpresa txikiak eta bertako langileak gehitu behar zaizkie.

4. Konponbidea zein izan liteke?
Publiko izaten jarraitzea. Ontziola handien kasuan, diru asko aurreratu behar da. 35 mila miloi balio ditu negoziatzen ari garen metanontziak. Ontzi jabea etortzen zaigu guri, eta guk finantzabidea aurkitu behar dugu. Abalak aurkeztu behar dira, eta hitzartutako denbora gainditzen baduzu, eguneko 30 milioi gehiago ordaindu behar duzu. Akziodun partikular batek hori ezingo du inoiz abalatu.

5. Diru laguntzen bueltatzea ere arazo handia izango da Navalentzat...
Diru laguntzen arazoa teoria da. Europan trukatu egiten da. Produkzio tonak gutxitu eta Bruselari emanez gero beste herri batzuen artean bana ditzan, zor hori ahaztu egingo lukete.

6. Korean eta beste herrialde batzuetan merke lan egiteak min handia egiten dizue?
Merkatuaren zati handi bat jaten ari dira horiek, merkatuko prezioen azpitik lan egiten dutelako. Kiebrara joaten dira, eta Gobernuak laguntzak ematen dizkie. Gero guk, Nazioarteko Diru Funtsaren bitartez, haien gobernuei laguntzak ematen dizkiegu.
Badirudi gu ari garela haien lan merkea ordaintzen.

7. Jende gaztea zer jokatzen ari zarete Navaleko borroketan?
Etorkizuna. Guretzat lan egiten duten 6.000 lagunak gazteak dira. Lantegi batzuk ixten hasi dira, eta gazte horiek beste zerbait topatu beharko dute, baina, martxa honetan, Ezkerraldetik kanpo. Bost lantegi itxi dituzte dagoeneko, eta langile guztiak kalean geratu dira. Etorkizunik gabe geldituko gara!

8. Arazoa konpontzeko esperantzarik badaukazue?
Itxaropena inoiz ez da galtzen, baina Madrilgo azkeneko negoziaketetan ezin izan dugu ezer garbirik atera.

9. Borroka honetan guztian, zein da zuen helburua?
Jendeak pentsatzen du geuretzako irtenbidearen bila gabiltzala. Ondo jubilatu gura dugula. Gu, baina, Ezkerraldearentzat ari gara borrokan. Guri, enpresa publikoa denez, emango digute beste zerbait, baina gure inguruan dabiltzan lantegi guztiak ixten badituzte, azkenean, komertzioak ere itxi egingo dira Ezkerraldean.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B2
11-25-2004

x61pRelaContWAR

  • Murillo , Javi
16233856

x61pViewCountWAR

2054

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR