detalle dokuteka-generico-fitxa

Batulin, EGA gainditzeko

Wazemank saioko esketxa. EGA gainditzeko, BATULIN izeneko spray bat erabili eta primeran hasi da hizketan azterketaria. Bukaeran, doping-kontrolean harrapatu dute.

52. DVDa

Transcription:[+] Transcription:[-]


Mutila: Jo, tía, ezin naiz, ezin naiz gehiago.
Neska: E! Lasai egon, lortuko duzu, ohikoa da horrelako azterketa baten aurrean urduri jartzea.
Mutila: Urduri? “Urduri”ren sinonimoa…: “Artega”.
Neska: Ikusten? Oso ondo menperatzen duzu hiztegia.
Mutila: Pues hori da azaroa, teoria oso ondo, Atarikoa eta Idatzizkoa aprobatu naiz, baina… eta Ahozkoa, e? Ni esforzatu naiz asko eta ezer ez. Sinonimo… Deus, deus.
Neska: E, honaino iritsi eta gero ez duzu amore emango, ezta?
Mutila: Amore? Baina, begira, eske begira zu!  Euskaltegian eta pum! Semana batean hitz egiten duzu como Eguzkitze, eta ni… ni como un ergela. Nola egin zara hori?
Neska: Begira, azterketa hau serioegia da halabeharraren esku uzteko. Neurri bereziak hartu behar dira eta nik nire patua aldatzea erabaki dut.
Mutila: Jo, hitz egiten zara izugarri, e? Ematen duzu grima pixkat, baina… izugarri.
Neska: Benetan nahi duzu EGAko ahozko azterketa gainditu?
Mutila: Noski baietz.
Neska: Eta edozertarako prest zaude? Baita legeak hausteko ere?
Mutila: Edozer, sinonimo, zernahi.
Neska: Tira, hartu hau pixka bat.
Mutila: Arranopola! Eta nire aburuz, zenbait ebakuntzak arazo asko ekidin ditzakete gizarte malapartatu honetan.
Aztertzailea: Nahikoa da, nahikoa da, eskerrik asko, zorionak eman beharrean nago zure euskara paregabea da. Azterketa Bikain batekin gainditu duzu.
Mutila: Esker aunitz, jaun eta andre agurgarriok. Izan untsa.
Aztertzailea: Barkatu, hala ere, tramite nimiño bat pasa behar duzu.
Mutila: Zer?
Aztertzailea: Bai, zera, antidoping kontrola.
Mutila: Bueno, bueno, faborez.
Aztertzailea: Sentitzen dut. Arren, zatoz nirekin.
Mutila: Hau lotsagarria da, onartezina.
Aztertzailea: Et, et, et, zer da hau? Hara, hara, hara!
Mutila: Hori ez da nirea. Ez naiz inoiz ikusi.
Aztertzailea: Efektuak bukatzen ari dira, ezta? Batulin, euskara freskoaren arnasa.
Mutila: Ni… eske, eske…
Aztertzailea: Eske eta aska. Batulinekin dopatzeagatik suspendituta, eta lau urtetan edozein euskaltegitan sartzea debekatuta.
Mutila: Ni, ni, ni, eske…
Aztertzailea: Zu, zu, zu, ergel, lerdo, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, babo,  eta dena dopatuari, inuzente!
 

detalle2

Document library

B2
11-17-2006

x61pRelaContWAR

16233347
00:02:35

x61pViewCountWAR

12263

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR