detalle dokuteka-generico-fitxa

Balioak gazteen artean

Arartekoak ohartarazi duenez, gaurko gazteen artean balioak krisian omen daude. Saio honetan Anjel Lertxundi eta Joseba Zulaikak gaia jorratzen dute eta, batez ere, duela hainbat urteko gazteekin alderatzen dute.


 

Hiztegi lagungarria


Ararteko.- Euskadiko Herriaren Defendatzailea edo Ombudsmana da. Arartekoa Eusko Legebiltzarrak pertsonen eskubideak babesteko duen goi ordezkaria da. Adibidez: Bizilagunek Arartekoarengana jo dute arazo hori konpontzeko. 

Agerpena. Agertzeko ekintza, zerbait bistaratu. Adibidez: Zenbaitek ez du ontzat ematen homosexualen arteko maitasun-agerpena.

Etorkin. Bertakoen ikuspuntutik kanpotik datorren pertsona. Adibidez: Gaur egun etorkin asko dabil gure aiton-amonak zaintzen.

Gainbehera egin. Goitik behera egin, ahuldu. Adibidez: Batzuek esaten dute familia tradizionalaren ikuspegia gainbehera doala.

Kili-kolo. Zalantzaz beterikoa, hala moduzkoa, gorabeheratsua. Adibidez: Saskibaloi-talde hori kili-kolo dabil, ondo hasi zen urte hasieran, baina jarraipen oso gorabeheratsua izan du. 

Lurrundu. Metaforikoki, lausotu, difuminatu. Adibidez: Jakintsuaren iritzi sendo hori, urteak joan ondoren, lurrundu egin da.

Ikuspegia. Ikusteko moldea, modua. Adibidez: Eztabaida hori ez duzu konponduko ikuspegi bakarretik begiratuta.

Onarpena. Onartzea, ontzat ematea. Adibidez: Ama, eskolan esan didate txangora joateko gurasoen onarpen idatzia behar dudala.

Jarrera. Jokaera, jokabidea, portaera. Adibidez: Ez du entzuten berea besterik, ez du ikusten berea besterik, eta jarrera itsu horrekin ez da harritzekoa bakarrik gelditzea. 

Laxatu. Lasaitu, sosegatu. Adibidez: Eskola horretan sartzeko baldintzak laxatu egin dira, orain ez dira hain gogorrak.
 


 

Download

detalle2

Document library

C1
09-30-2009

x61pRelaContWAR

  • Lertxundi , Anjel
  • Zulaika , Joseba
16233046
00:06:09

x61pViewCountWAR

5648

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR