Txerririk gabe egindako txistorra

San Tomas eguneko ohitura da txistorra jatea; ogi edo talo artean. Baina ohiturak aldatzen ari dira, eta jateko ohiturak ere bai. Horregatik, gero eta gehiago ikusten dira beste modu batera prestatutako txistorrak.

Txistor begetarianoari buruz hitz egingo dute bideo honetan: nola egiten duten, nondik ekartzen duten, etab. San Tomas egunean probatzeko prest?


Transcription:[+] Transcription:[-]

AHOTSA. Betiko txistorra dugu hau: txerriki, baratxuri, gatz eta piper-hautsez egina. Beste hau beganoa da: gari, olo, soia, piper-hauts eta olioz egina. Berdin frijitzen dira eta beganoa, gainera, gordinik jan daiteke osagai bakoitza aurretik egosi delako. Piluca Cervera beganoa da eta txistor hau saltzen du. Berak dioenez, zaporea txerrikiz egindakoaren parekoa da. Jaseko ohitura berriak eta aniztasuna direla-eta, San Tomaseko ferian ere nabaria da txistor beganoaren eskaintza gero eta handiagoa dela. Eskoletan ere egun horretako eskaintza aldatzen doa.
ESKOLA BATEKO LANGILEA. Guk eskaintzen dugu gauza desberdinak, ikasleen egoeraren arabera. Arazo edo kulturalak, edo elikadurarekin arazoak dituztenak ere bai; orduan txistorraz gain beste elikagai batzuk eskaintzen ditugu.
    Donostiako denda honetan urtero 700 kilo txistor begano saltzen dute, eta San Tomas egunean bakarrik 50 kilo. Gero eta bezero gehiago da Euskal Herrian, baina oraindik ez dago ekoizlerik. Txistor meganoa, momentuz, Murtzia eta Galiziatik ekarri behar da.

B1
12-20-2017
16177539
00:02:15
1049