detalle dokuteka-generico-fitxa

Gero eta plastiko gehiago gure itsaso eta ozeanoetan

Azken urteotan plastikozko hondakin ugari ari zaigu pilatzen itsasoan nahiz ozeanoetan, eta horrek kutsadura-arazo gero eta larriagoak sortu ditu.

Nazio Batuen Erakundeak berak neurriak hartuko dituela adierazi du 2020. urterako mikroplastikoak eta erabilera bakarreko plastikoak ezabatu nahian.

Ingurumen zientzietan lizentziatua den Iker Azurmendik azalduko digu plastikoaren gehiegizko kontsumoa zenbaiterainoko arazoa sortzen ari den gure ingurumenean. Erreportaje osoa hemen entzun dezakezu (01:38tik aurrera).
 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. - Gure ozeanoak kutsatzen dituzten hondakin plastikoen gaia sarritan ikusten dugu azkenaldi honetan komunikabideetan. Nazio Batuen Erakundeak berak neurriak hartuko dituela adierazi du 2020. urterako mikroplastikoak eta erabilpen bakarreko plastikoak ezabatu nahian. Izan ere, hainbat txostenen arabera, arrainak baino plastiko gehiago izango omen da itsasoan 2050. urtean. Kontu honetaz gehiago, Arantxa Irastorzak kontatuko digu.
ARANTXA IRASTORZA.- Itsasoan bukatzen duten plastikoek arazo ugari sortzen dute. Ur berotan, esate baterako, osagai toxikoak askatzen dituzte, arrainek irensten dituzte osagai horiek, eta gure elikadura-katean amaitzen dute. Gaiaren inguruan egindako hainbat txostenek diote gutxienez zortzi milioi tona plastikok itsasoan bukatzen dutela. Eta arrainak baino plastiko gehiago egongo dela itsasoan 2050. urtean. Gaiaz gehiago jakin nahian, Iker Azurmendi Sierrarengana jo dugu. Ingurumen Zientziatan lizentziatua bera, eta Gipuzkoako Aldundian Ingurumen eta Lan Hidraulikoetarako departamentuan teknikari lanean aritzen da. Hasteko, jakin nahi izan dugu bere iritziz zenbaterainokoa den plastikoen arazo hori.
IKER AZURMENDI.- Bueno, esan behar dugu plastikoarena, ba geroz eta gehiago arazo bilakatzen ari da. Batetik, beno, plastikoaren erabilera eta kontsumoa handitzen ari da, eta neurri handi batean, ba erabili, behin erabili eta botatzeko produktuekin erlazionatuta dagoena. Eta bestetik, itsasoari dagokionean, ba azken urteetako azterketek diotenez, ba itsasoan geroz eta plastiko gehiago aurkitzen ari da. Eta plastiko horrek (hori) arazo desberdinak sorrarazten ari da bai gaur egun, eta etorkizunari begira are eta gehiago. Kopurua izugarria da eta gainera kontuan eduki behar dugu urtez urte kopuru horiek pilatzen joaten direla. Neurriak hartzen ez badira ba datorren urtean gehiago izango dira, hurrengoan gehiago, eta arazoak ere ba handitzen joango dira.
ARANTXA IRASTORZA.- Egoera horren aurrean badira programak han-hemenka, plastiko erabilpen bakarreko horiek murrizteko, besteak beste. Baina ikusten denez, oso motel doa guztia. Bistan ageri den horren guztiaren atzean dagoenaz ere, ikusten ez den horretaz ere, aritu zaigu Iker Azurmendi.
IKER AZURMENDI.- Ikusten denez ere azkenean plastikoa itsasoan dagoenean degradatzen joaten da, eta arazo handiagoa, plastikoa bera baino, plastiko hori degradatzen denean mikroplastikoa edo bilakatzen da, 5 milimetro-azpiko tamainakoak eta plastiko horiek ba katea trofikoan barneratzen ari dira, ez?: arrainak, edo bestelako animaliek itsasoko faunak jan egiten dute. Eta hori katean sartzen ari da, eta bueno, ba, gaiaren jarraipena egiten duenak edo ikusiko du badirela horrelako irudi latzak, ez?, ba animaliak plastikoz josita erakusten dutenak. Ezin duguna ikusi da plastiko horrek eraman ditzakeen konposatuak edo nora joan diren, joan badira, eta horrek ze eragin izan duen.    

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
11-24-2017

x61pRelaContWAR

16176971
03:43

x61pViewCountWAR

10678

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR