"Horkonpon", aparailuak eta gauzak konpontzeko tailerra

Donostiako Tabakaleran aparailuak eta traste zaharrak konpontzeko gune bat jarri dute martxan.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zein da Horkonpon lantegiaren helburua, eta noiz sortu zen?
ENEKA FERNANDEZ: Horkonpon sortu zen 2015eko maiatzean, eta lortu nahi dena da: alde batetik, gauzak hain erraz ez botatzea, bestela azkenean zabor pila biltzen dugu. Beste alde batetik ere bai autonomoagoak izatea, hau da, gure gailuren batek arazoren bat daukanean, jakitea zer egin dezakegun. Bestalde, nik uste oso polita den zer edo zer da jakinduriaren transmisio hori egotea, ez? Baditugu inguruan urte askotan zenbait profesiotan (lanbidetan) ibilitakoak, eta behin lanetik kanpo edo daudenean, esperientzia guzti hori (hori guztia) beste batzuei pasatzeko aukera. Belaunaldi desberdinak elkartzen dituen proiektua.

2.    Zein da konpontzaile baten lana Horkonpon lantegian?
KOLDO TAPIA: Konpontzaileen figura da birziklatzaileen beste adar bat gehiago. Azken batean, birziklatzea zer da? Baliagarri izan daitezkeen materiak edo elementuak berreskuratzea berrerabili ahal izateko.
Orduan, hemen zer egiten dugu? Gure gizarteak hain bazterrera botatzen ari duen kontzeptua, nolabait hein txiki batean, berreskuratu. Gaur pasatu gara gizarte batera, erabili eta bota, dena ‘kleenex’ (paperezko musuzapi-marka) da. Merkatua, ekonomia, produkzio guztia, dena bide horretatik dijoa (doa). Orduan, badaude gauza mordo bat, gure eguneroko bizitzan, ezer handirik egin gabe berrerabiltzeko moduan jarri (jar) daitezkeenak. Eta orduan, guk hemen zerbitzu bat eskaintzen dugu jendeak ekar ditzan erabilgarri ez zaizkion gauza horiek eta guk laguntzen diogu berari, berak ahal dezakeen heinean, behintzat ez dezala lehenengo “ez du funtzionatzen eta basurara (zakarretara)!”.

3.    Zaharkitze-programatua gertatzen da, zure ustez?
ENEKA FERNANDEZ: Bai, hori ikusten dugu hemen. Gainera, konturatzen gara gauza berriak etortzen direnean edo ekartzen ditugunean, jada irekitzeko bakarrik zailtasunak ditugu: plastikozkoak dira; batzuetan, dituzten torlojuak edo oso bereziak izaten dira; eta ez ditugu erramintak horiek irekitzeko… Orduan, gailuak berak esaten duzun zaharkitze-programatua hori badauka ez? Ireki ireki daiteke baina gero igual ezin itxi, eta azkenean, zaborretan bukatzen du. Zaharrek, agian, gehiago irauten dute, hori bai, eta bestalde, badaukate konpontzeko aukera gehiago: ireki, begiratu, probatu, berriz itxi, probatu berriz, bestela berriz ireki… Eta nik uste azkenean  hori dela determinantea, ez? Ezin baldin baduzu ireki, ezin konpondu!
KOLDO TAPIA: Elgoibarko emakume batek ekarri zigun, josteko makina bat. Gutxi-gehiago orain dela 50 urte, 60 urtekoa. Guztiz mekanikoa. Askatu genuen eta bi korrea dauzka hondatuak. Makina dago primeran! Jarriko dizkiogu, ez dakit nondik lortuko dugun baina jarriko dizkiogu korrea horiek eta jarriko dugu makina hori primeran funtzionatzen! Hori gaur egungo makina batekin ezinezkoa da!
 

B2
11-24-2017
  • Malutafilms
16176917
00:04:11
3446