Docutec
Errusiako iraultzaren mendeurrena
Aurten, azaroan, 100 urte bete dira Errusiako iraultza gertatu zenetik. Iraultza horrek ez zuen Errusia bakarrik aldatu, mundu guztian ere eragin handia izan du.
Mendeurrena ospatzeko, ez dute ekitaldi handirik antolatu Errusian, eta bertako agintari nagusiek ez dute parte hatu ospakizun horietan.
KAZETARIA. Boltxebikeek 1817ko urriaren 5ean hartu zuten Errusiako agintea orduan indarrean zegoen egutegi juliotarrean. Gerora, egutegi gregorianoa onartu zenean, Iraultzaren Eguna azaroaren 7ra pasatu zen. Iraultza boltxebikeak Errusiaren beraren eta zarismoaren (tsarismoaren) amaiera eragiteaz gainera, ia XX. mende guztian Sobiet Batasunaren nondik norakoak markatu zituen. Baina 90eko hamarkadan, Sobiet Batasuna desagertu zenean, Iraultzaren Eguna garrantzia galtzen hasi zen. Errusian, 2004tik aurrera, ez da Egunaren ospakizunik egiten. Gaur ere, nahiz eta mendeurrena izan, ez da inolako ospakizun ofizialik egin. Hala ere, Plaza Gorrian egin dute desfile militarra, ez Iraultzaren mendeurrena ospatzeko, 1941ean Bigarren Mundu Gerran egin zuten desfilea gogoratzeko baizik.
Vladimir Putin presidenteak orain dela gutxi esan zuen iraultzak gauza txarrak eta onak izan zituela, baina gaur egun hobe dela hura ahaztu eta indarra Errusiaren egonkortasuna eta batasuna lortzen jartzea. Baina kritikoen ustez, asmo horiek agintean segitzeko aitzakiak baino ez dira, eta helburuak lortzeko oposizioaren kontrako errepresioa egitea leporatu diote presidenteari.
