detalle dokuteka-generico-fitxa

Koldo Mitxelenaren urteurrena

Hogeita hamar urte bete dira euskarak izan duen hizkuntzalaririk handienetakoa -handiena ez bada- hil zela. Bera izan zen euskara batuaren bultzatzaileetako bat.

Urtemuga horren karira, Mitxelenaren biografia labur bat eskaini diote Euskadi Irratian.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Gaur 30 urte hil zen Koldo Mitxelena, euskal hizkuntzalari eta idazle ezaguna; Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia Fakultateko irakaslea eta Euskaltzaindiko kide esanguratsua izan zena. Bere lorpen handien artean euskara batuaren hedatzearen arduradunetako bat izatea. Prozesu hori aztertu dugu Efemeridearen tartean Ibon Sarasolarekin. Olaia Ortiga.    
KAZETARIA 2. 1915eko abuztuaren 20an jaio zen Errenterian Koldo Mitxelena. Artisau-familia batean jaioa, txikitan osasun-arazo larriak medio, ohean egin zuen denbora asko, eta egoera horren ondorioz irakurzaletasun handia garatu zuen. Gaztetik jarduera politiko aktiboa izan zuen. Laster eman zuen izena ELAn eta EAJn. Frankoren altxamendu militarra izan zenean, Mitxelena boluntario joan zen abertzaleekin. Erabaki horren ondorioz eraman zuten preso Santoñara. 1937an hiltzera kondenatu zuten; zigorra, baina, 30 urteko kartzelaz kommutatu zioten, eta El Dueson edota Burgosen urteak egin zituen. Burgoseko kartzelan zela ezagutu zuen Francisco Jordá katedraduna eta hark konbentzitu zuen unibertsitate-ikasketak egiteko. Baina urteak igaro ziren izena eman arte. 1948an hasi zituen ikasketak. 43an espetxetik irten zen baina urte batzuk beranduago berriro atxilotu zuten, CNTren eta EAJren inguruko jarduerak zituelakoan. Bi urte espetxean egin eta, esan bezala, azkenik 48an hasi zituen ikasketak Madrilgo Filosofia eta Letretako Fakultatean.
Asko izan ziren ikasketa horren ostean hezkuntza-arloan egindakoak; esaterako, 1958an Euskal Hizkuntza eta Literaturako Larramendi katedra hartu zuen Salamancako unibertsitatean. Bada bertan, eskolak ematen hasi zela, Euskaltzaindiak euskara idatzia batzeko eskaria egin zion. Ibon Sarasolak argi du Mitxelena zela eginkizun hori burutzeko pertsona aproposa.
IBON SARASOLA. Bazegoen garai hartan gure artean halako gauza, halako iritzi bat edo, nahiz eta espresuki esaten ez zen, zera baitzen: euskararen kontua inork konponduko balu, hori zera zela, Mitxelena zela. Denok txundituta uzten gintuen zera bat, jakinduria bat zuen. Euskara batuaren auzia, nahiko korapilatsua zena, haren eskuetan jartzen bagenuen ba kontuak ondo joango zirela.
KAZETARIA 2. Eta euskara batua eraikitzerakoan, bere ikuspegia ez zen hizkuntzalari huts batena izan, soziolinguistikaren ekarpenak ere gogoan izan zituen.
IBON SARASOLA. Gehienbat esango nuke, gehienbat zer, hori, alde soziolinguistikoari eta espresuki (zehazki), eta askotan hitzez hitz esaten du hori, ezta?, “teoriak eta jakinduria horiek ondo daude, baina gero hor jende konkretu bat duzu hizkuntza konkretu bat hitz egiten duena, hizkuntza horrek historia bat du eta hori dena kontuan hartu gabe ba ezin da ezer funtsezkorik egin”.
KAZETARIA 2. 1987an Orotariko Euskal Hiztegiaren lehen alea argitaratu zen, baina Mitxelenak ezin izan zuen lana bukatuta ikusi, pixka bat lehenago hil baitzen. Gaur dira 30 urte.   

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

C1
10-11-2017

x61pRelaContWAR

16176030
00:03:33

x61pViewCountWAR

3709

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR