Docutec
Izena aldatu behar bazenu, zein aukeratuko zenuke?
Galdera hori egin diegu gazte batzuei, eta hona hemen erantzunak:
1. Zein da zure izena? Gustatzen zaizu?
ITSASO: Nire izena Itsaso da eta bai, gustatzen zait. Daukan esanahiagatik.
MIKEL: Nire izena Mikel da eta ba nire izena gustau gustau, ez jata (zait) gustetan (gustatzen), ze (zeren) azkenean da super komuna. Osea, hemen, Euskal Herri batean, oihu egiten duzu Mikel eta denok egiten dabe (dute) buelta erdi.
AMAIA: Nire izena Amaia da eta niri behintzat gustatzen zait, motza delako.
JON: Nire izena Jon da eta sekula ez naiz pentsatzen hasi nire izena a ver (ea) gustatzen zaidan edo ez… Nik uste dut, ez dakit, nire izena onartu nuen txikitatik eta hor daukat…
2. Gorroto duzun izen bat…
ITSASO: Aintzane… Delako oso izen gazia bezala eta ez dakit, nola entzuten den ez zait batere gustatzen.
MIKEL: Gorroto doten (dudan) bat… Ez jata etorten (ez zait etortzen)… Igual, neukan lagun bat , horrekin ez dot (dut)… Orduan ere bai izenekin harremantzen dut pertsona, igual pertsonak ez dotzu (dizu) egiten grazia askorik…Orduan izenen bat horrela tatxatzen dudana…
AMAIA: Izen luzeak. Izen luzeak asko ez zaizkit gustatzen, egia esan. Ba ez dakit oraintxe bertan, ba Elixabet edo luzeak direnak ez zaizkit horrela…
JON: Resurrección Divina. Izena hori aditu nuen eta… Beti esaten dut: “Ostia, izen hori ez dut eduki nahi, nik seme bati ez diot izen hori jarriko…”
3. Izena aldatu ahal bazenu…
ITSASO: Aldatzea izango banu… Arya, Juego de tronosekoa. Zeba (zeren) daukat sentimendua oso ausarta dela eta izenagatik da.
MIKEL: Ez dakit zer izen. Horrela izen bat ez dot (dut) pentsatu sekula baina bat izatea berezia edo, ez? Ez izatea hain komuna eta Mikel, Julen eta horrek apur bat kentzea eta zer edo zer…
AMAIA: Bada ez dakit… Niri gustatzen zaizkidan, horrela, gehiena gustatzen zaidan izena Nora, Nora asko gustatzen zait eta… Baina bueno, horrela, ez dakit.
JON: Ba ez dakit, oraintxe bertan ez dakit. Uste dut konforme nagoela. Ez dut pentsatzen beste izen bat nahi dudala edo ez dakit…
