Docutec
Txinan gaizki ikusia dago ezkongabea izatea
Txinan kezka handienetako bat da seme-alabak ezkondu ahal izatea, han ez baitago ondo ikusia ezkondu gabe egotea.
Txinan tradizioek pisu handia dute oraindik, eta horietako bat da gurasoak beraien seme-alabak ezkon daitezen bikote bila aritzea.
Horretarako, Shangaiko herriko parkean hainbat guraso eta aitona-amona biltzen dira beraien seme-alaben edo biloben argazkiak eta dituzten ezaugarriak elkartrukatzeko.
Ohitura bitxia ezta?
KAZETARIA.- Txinara begira jarriko gara. Han oso gaizki ikusia dago ezkondu gabe egotea. Mutilzahar edo neskazaharrei ez zaie estimu handirik. Eta hortaz, gurasoen kezka handienetakoa izaten da seme-alabak ezkontzea. Senar edo emaztea topatzeko merkatuek arrakasta handia dute bikotea topatzeko toki apartak baitira. Amaia Etxeberriak kontatuko digu.
AMAIA ETXEBERRIA.- Txinan teknologia berriak, sare sozialak eta ligatzeko aplikazioak gaztetxoen artean oso zabalduta badaude ere, bikotea topatzeko merkatuak puri-purian daude gaur gaurkoz. Shangaiko herriko parkea deritzon parkean astebururo jendetza biltzen da ezkongabeen iragarki eta argazkiei bistadizoa (gainbegiratua) ematera. Gurasoak joan ohi dira seme-alabentzako bikote bila. Tradizio handiko ohitura da Txinan eta gurasoei ez zaie batere axola ordu luzez aritzea seme-alabentzako bikote aproposaren bila. Beste gurasoekin iritziak partekatu eta euren seme-alabak bikote egiteko aukerak ikusten badituzte, orduan bakarrik jartzen dituzte gaztetxoak harremanetan. Iragazki lan handia egiten dute hortaz, gurasoek. Ezkongabe izatea ez baitago batere ondo ikusia Txinan, nahiz eta azken urteetan gora egin duen hauen kopuruak. Gobernuko datuen arabera 1.990ean herritarren ehuneko sei zen ezkongabea, 2.016an berriz ehuneko hamabosta.
Pixkanaka aldatzen ari dira ohiturak neskek ikasi eta lan egiten dute egun, eta ez dute soldata etxera ekartzen dien senarraren beharrik.
