detalle dokuteka-generico-fitxa

EGA agiria lortzeko azterketan izena emateko epea ireki da

2017ko urtarrilaren 23ra bitarte egongo da irekita EGA agiria ziurtatzeko azterketan izena emateko epea.

Aurtengo berrikuntza, idatzizkoak dakar, zertxobait luzeagoa izango da: hamar minutu gehiago izango dituzte azterketariek bi idazlanak egiteko.

EGA agiriaren gaineko informazio gehiago, helbide honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Urtean bi deialdi egiten dira eta gaur hasten da lehen deialdian izena emateko epea. Euskararen Gaitasun Agiria lortu nahi dutenek hiru proba egin beharko dituzte, eta beharrezkoa da haietako bakoitza gainditzea hurrengora pasa ahal izateko.
Atariko proba, proba idatzia eta ahozkoa.
Aurtengo berrikuntza, idatzizkoak dakar, zertxobait luzeagoa izango da: hamar minutu gehiago izango dituzte azterketa-egileek bi idazlanak egiteko.
Euskararen Gaitasun Agiria Europan erreferentzia marko bateratuaren C1 mailari dagokio. EGA azterketara aurkezteko baldintza bakarra 17 urte izatea da. Horregatik aurkezten da hainbeste jende. Iaz, 12.000 lagun inguru.
Asko prestaketa berezirik gabe aurkezten dira eta ez dute atarikoa gainditzen. Horrek kezka sortu izan du.
Igor Zaballa irakaslea.- Alderatzen baditugu EGAko zera, gainditze-tasak, bada, Hizkuntza Eskoletako C1eko ingeles edo frantseseko zera, ehunekoekin, euskararenak altuagoak dira.
Esataria.- Idatzizko probara iristen direnen artean, erdiak baino gehiagok gainditzen dute azterketa eta ahozkora pasatzen direnen artean, ehuneko 90ek baino gehiagok.
Igor Zaballa irakaslea.- Gogoeta egin behar bada, egin behar da orokorrean, ez bakarrik zera, gainditze-tasak altuak edo baxuak direlako, baizik eta nolako gaitasuna dute C1 eskuratzen duten herritar horiek.
Esataria.- Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 23ra arte.

detalle2

Document library

C1
01-10-2017

x61pRelaContWAR

16170051
01:23

x61pViewCountWAR

5637

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR