Docutec
Botilako ura: itzal asko dituen negozioa
Botilako uraren negozioa ikaragarria da munduan. Negozio honek milioi askotako irabaziak sortzen dizkie multinazionalei eta horren erakusgarri da marken artean dagoen lehia.
Gaur egun uraren merkantilizazioak ez du mugarik. Joseba Kamiok, publizitate-adituak, Faktoria saio honetan, botilako uraren negozioaren hainbat aspektu aztertu ditu, besteak beste, marken arteko lehiaren nondik norakoak eta plastikoaren erabilera.
Audio osoa hemen entzun dezakezu
MANU ETXEZORTU.- Joseba Kamio, gure publizitate-adituaren tartea da hau: “marken marka” da bere atala. Konturatuko zarete zer negozio dagoen ur mineralaren atzean. Botilako uraren atzean. Joseba Kamio. Egun on Joseba, zer moduz zaude?
JOSEBA.- Egun on, oso ondo. Bogotan oraindik.
ESATARIA.- Bogotan jarraitzen duzu. Kolonbian jarraitzen duzu?
MANU.- Eta imajinatzen dut Kolonbian, kolonbian eta Euskal Herrian eta mundu osoan bezala botilako ura salduko dutela, eta botilako ura saltzen duten marken artean sekulako borroka egongo dela, ezta?
JOSEBA.- Bai, hemen ere ikaragarria da. Hego Ameriketako daturik handiena, hala ere, Mexikokoa da. Datorren, beno datorren bi egunetan noa hara eta han kontsumitzen den uraren ehuneko laurogeia botilakoa da. Pentsa zer garrantzia daukan horrek.
MANU.- Esan digu Josebak ba adibidez, Hego Ameriketan ba toki askotan, ba adibidez Mexikon uraren kalitatea kaxkarra dela, eta suministro-arazoak dituztela, eta horregatik botilako ura edan behar izaten dute eta orduan, sekulako lehia sortzen da marken artean. Nonbaitetik hasteagatik. Esan diguzu, merkatu ikaragarria da munduan. Eta hor, bi mundu bezala daude. Alde batetik daude, Europako markak, eta hor daude borrokan Nestle eta Danone, eta aldiz, Estatu Batuetan izango genituzke Koka Kola eta Pepsico. Eta norbaitek esan dezake, ja baino Koka Kola Eta Pepsicok kolazko edariak egiten dituzte. Bai, baino aldi berean merkatu berri honetan uraren merkatuan ere buru-belarri sartu dira Joseba.
JOSEBA.- Buru-belarri sartu dira, ee klaro, negozioa ikusi dutelako eta Europako marken dominazioa gainditu nahi dutelako ez? Eta hor interesantea da egiten duzun azalpena, ze, alde batetik, guk hemen maneiatu beharko genuke ikuspegi bikoitz bat ez? Herritar gisa guk eskatu beharko genuke, kalitatezko ura, kanilako ura. Ee, baino gero badago beste ondorio bat, eta da ura, kanilako ura ona ez denean, kalitatezkoa ez denean, alde batetik jo dugu botilako urara (uda edatera) baina, beste alde batetik ere jo dugu freskagarrietara. Harreman zuzen bat dago ez? Kalitatezko ura, hori da herritar gisa eskatu beharko genukeena eta beno, zera, freskagarriak eta botilako uraren kontsumoaren artean. Hor kontua da, ba, klaro, merkatua gero eta handiagoa dela, krisi garaian pixka bat estabilizatu (egonkortu) egin da, baina hala ere, marka lokalak dira nagusi oraindik, bai? Euskal Herrian ere badauzkagu marka lokal batzuk, baina marka lokal horiek hainbat merkatutan oraindik nagusi dira. Gainera eske interesantea da, alde batetik, ba, zuk esan duzun bezala, osea, gure betiko markak dira, oso ohituta gaude marka horiek ikustea, ee ikusten, eta gainera tradizioa daukate, familiarrak dira, ehun urtetik gorakoak batzuk. Inork ez zigun esango duela urte batzuk urarengatik ordaindu egingo genuela, ba ez dakit orain nola dagoen Euskal Herrian, euro batetik gora ba ura edateagatik ez? Beti edan dugunean kanilatik. Baina, orain tabernetan bastante normala da ikustea norbait botilako ura edaten ez? Aldaketa kultural ikaragarria gertatu da, eta hor ondo txertatu dute bere negozioa marka hauek guztiek.
MANU.- Hitz egiguzu pittin bat plastikoari buruz. Berriki jakin dugu Frantziak plastikozko botilak debekatu egingo dituela. Hitz egiguzu pixka bat plastikoari buruz, ze, merkatu honek, ur mineralaren edo uraren merkatu honek plastiko asko sortzen du bere botiletarako.
JOSEBA.- Bai. Ekologikoki bastante insosteniblea da merkatu hau ez? Nolabait plastikoa, botila baten kostua, ba plastikoa da ehuneko berrogeita hamarra, erdia eta transportea (garraioa) ehuneko berrogeita bost. Ze, azkenean da errekurtso natural bat, naturatik atera egiten dena, edo kanilatik hartzen duzuna, eta tratatu besterik egiten ez duzuna eta zure marka jarri, eta horrela benefizio bat ateratzeko.
