Docutec
Izenak badu garrantzia
Haur bat jaio aurretik, askotan erabakita izaten dugu zein izen jarri, eta askotan, ez gara ohartzen, izen horrek pertsonaren identitatea osatuko duela; beraz, izenak badu garrantzia.
Baina, lehen zeren arabera jartzen ziren izenak? Eta gaur egun? Eta zer dio Euskaltzaindiak euskal izenei buruz?
Euskadi Irratiko irratsaio honetan, honetaz guztiaz jardungo dute.
Esataria 1.. -Xabi, leku ederrean gelditu dira garai bateko Josefina, eta Miguel, Antonio eta Dolores haiek!
Esataria 2. Bai, zelako pena, e? Nork ausartuko da orain bere seme edo alabari Joxepantoni edo Doroteo jartzera, adibidez?
Esataria 1- 2013koak dira dauzkagun azken datuak, Euskal Autonomi Erkidegoan neskentzat izen ohikoenak Ane, Irati eta June dira, eta mutiletan Jon, Markel eta Ander.
Esataria 2 Nafarroako datuak ere badauzkagu, mutilentzat Iker, Javier eta Mikel dira gehien jartzen diren izenak, eta neskentzat Irati, Leire eta Lucía.
Esataria 1. Ba horrelaxe daude gauzak, e? Mikel Gorrotxategi, arratsaldeon
M G. Arratsaldeon, bai.
Esataria 1. Zure belaunaldikoan zeintzuk dira, ohi …, izenik ohikoenak?
M G. Nirean? Bueno, ba … oraindino Miguel Angel eta José Miguel eta holakoak entzuten ziren.
Esataria 1. Bueno, orduan…
M. G. E …, Francoren garaian e ... nesken izenek eraman behar zuten e María aurrean, bai ala bai, hori Franco …, frankismoaren amaieran e … dena den bigundu zen eta hori gabe ere onartzen ziren, eta gizonezkoetan ez, gizonezkoetan askatasun gehiago zegoen baina ohiturak, ohiturak ziren eta orduan e … orain dela berrogeita hamar bat urte, normalena zen e … Francisco Javier, Francisco José, José Miguel, Miguel Angel eta holakoak ipintzea, askotan pues hori, aitabitxia edo aittita edo ez dakit zer, jarri behar zelako.
Esataria 1. Mmm, bueno Mikel Gorrotxategi, e … gaurko gonbidatua, Euskaltzaindiko onomastika sailean izendegien arduraduna da, e Mikel, orduan askotan ibiltzen ziren e … aitona-amonen izenak edo aita-puntakoarenak edo ama-puntakoarenak, edo izebarenak ez?
M G. Bai, bueno garai batean horiek erabiltzen ziren, gaur egun ez, zorionez esango nuke e?
Esataria 1. Dena dela Mikel, zu Mikel zara ez? Ez zara Mikeltxo zure etxean?
M. G. Ez, Mikel.
Esataria 1. Dena dela Mikel, irudipena da mutur batetik bestera pasa garela! Ze lehen dena zen oso, tokatzen zena ez? Eta familiatik zetorrena eta gaur egun, gero eta izen xelebreagoa jarri badirudi gero eta hobeto, edo guraso guztiek nahi dute izen bakarra bere seme eta alabarentzat.
M G. Bueno, bueno joera nagusi bi daude, ze parke batera baldin bazoaz, segituko duzu entzuten Ane, Mikel, Aitor, Leire, Irati, osea nolabait jendearen erdiak edo gehiagok nahi du izen klasiko bat, eta guretzat gaur egun klasikoak dira gure euskal izenak, ja Francisco edo Doroteo Erdi-Aroko kontuak dira guretzako, orduan, jendeak holako izen klasikoak nahi ditu
Esataria 2. Horiek bai itzuliko dira
M G…. eta gero badaude beste batzuk nahi dutena izen berezi bat, bere seme-alaba nolabait bakarra izateko edo bakarra ez bada ere, oso entzuna ez izateko, eta horiek dira, pues hor, hori gehiago gertatzen zen orain dela hamar hamabost urte. Orduan nolabait guraso izateko bidean zeudenak e, e … erdaldunak ziren gehienbat eta orduan horiei askotan bost axola zitzaien zer esan nahi zuen.
Esataria 2. Adibidez, e … Mikel?
M G. Adibidez …, bueno ba niri, pertsonalki gertatu zitzaidan behin Aker izenarekin, ama batek jarri nahi zion semeari eta azaldu genion zer esan nahi zuen eta esan zigun berdin zitzaiola, erdalduna zen bera, baina bueno berdin zitzaiola bere semeak oso pertsonalitate handia izango zuelako eta berdin izango zitzaiolako eskolan zer esaten zioten.
Esataria 1. Besteren bat tokatuko, tokatu zaizu horrelakoren bat?
M G. Bueno, Alua, jarri nahi zioten neska bati.
Esataria 1. Alua?
M G. Bai, bueno aita erdaldunarentzat horrek ez zuen inolako esanahirik eta iruditzen zitzaion goxoa. Imajinatu zer izan litekeen neska baten bizitza izen horrekin. Alua esan genion inondik inola ez geniola emango agiririk, e … eta ez, bueltatu zen e? Zen osea, tematia zen aita eta behin baino gehiagotan itzuli zen eta guztietan, e … ezetz, ezetz eta ezetz.
Esataria 1. Mikel, baina zeren arabera onartzen dituzue zuek izenak? Orduan zentzu berezia baldin badute, ba Aker edo Aluaren kasuan bezala, ez? Horiek e … ez dituzue onartzen.
M G. Bueno, aber, e … legeak esaten du, bueno, jartzen dituen mugak bi dira, ezin da sexu nahasketa sortu dezakeen izenik erabili, ezin diozu alabari Mikel ipini, ze zuk igual …
Esataria 1. Bai.
M G. Eta gero, e … ezin da iraingarria izan, kitto; ez du besterik esaten.
Esataria 1. Bale.
M G. Eta gero, legeak ez du esaten baina, ez du esaten gauza batzuk nolabait legegileentzako “obbioak” direlako, e … ortografia errespetatu behar da. Zuk ezin diozu ipini Isabel, h eta v-rekin. Eta hori ez zaio inori bururatzen, baina euskal izenekin badirudi ortografiak ez duela espainolaren maila bera, eta orduan, Isabel h eta v-rekin ez da eskatzen, baina Nahia, h-rekin, h-rik gabe, y grekoarekin, eta holakoak, beno, gidoi, i latinarekin, beno , euskal grafia ematen du hautazkoa dela, eta tamalez leku batzuetan onartu egiten dituzte horrelakoak.
Esataria 2. Beno, aipatu dituzu, Alua eta Aker. E, horrela beste izenik okurritzen zaizu?
M G- Beno, ba, “supervivientes”-en irabazi zuena: Aketza. Aketza bere momentuan jarri zen, gainera, Euskaltzaindiaren izendegian. Berez, Euskaltzaindiaren da errua kasu horretan, Erdi Aroan izen hori erabiltzen zelako eta pixka bat, baina.. Erdi Arotik hona gauzak aldatu izan dira eta Erdi Aroan prestigiozkoa zena, gaur egun iraingarria izan daiteke. Eta Aketza, euskalki batzuetan “txerri arra” da, eta orduan, beno, kexa batzuk egon ziren, ume batzuek beno, ba, beste umeen trufa pairatu zutelako, eta erabaki zen izen hori kentzea.
