detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola ligatu

Irratiko solasaldi honetan psikologoek aholkuak ematen dizkigute ligatu nahi dugunerako, zer egin behar den beste inor gurekin maitemintzea nahi badugu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Esataria. Ez dakit nik egiteko oso erraza hartu ote dugun e! Alegia, jendeari nola ligatu behar den esatea erraza ote den. Akaso (agian) errazagoa da nola gauzak ez zapuztu esatea, ez?

Ibon. Bai.

Karmele. Ze zaindu behar den. Alegia guk exitoa (arrakasta) ez dugula ziurtatzen. Baina gutxienez porrota hain handia ez izateko… Bueno, nondik hasiko gara? Zer da adibidez garbi-garbi eduki behar dena…

Ibon. Hasieran nola hasten da? Ba begiradarekin.

Karmele. Um. Um.

Ibon. Noski! Oso inportantea.

Esataria. Bai.

Ibon. Orduan, mesedez, beti pasiboak ez izan. Bai. Top model bazara, bai, baliteke, baina normala bazara ez da nahikoa izango.

Esataria. Zer ez dugu egin behar?

Ibon. Lehenbizikoa. Mozkor-mozkor eginda bazaude, ez saiatu.

Karmele. Alegia, gehienetan jendea pixka bat edanda… Mozkor-mozkor, hain krudelak ez gara izango… Baina pixka bat edanda ere ibiltzen da…

Ibon. Baliteke horretan…

Karmele. Eta ez da, eta ez da egokiena.

Ibon. Ez da egokiena.

Karmele. Fama badugu ez? hori egiten dugula, beti trago batzuk hartuta ausartzen garela gehixeago eta…

Ibon. Bai. Bai. Trago batzuk badaude, ongi, baina mozkorrak bagaude gure iritziz zoragarriak e!, baina besteen iritziz nazkagarriak gara.

Esataria. Bueno, orduan, ahal dela behintzat, pentsatzen dugu, txispa batekin akaso, igual bai.

Ibon. Hori bai. Laguntzen du. Bai.

Karmele. Oso mozkortuta bagaude ez, baina txispa batekin egotea, tristea da esatea baina lagundu egiten du, ez?

Ibon. Um.

Karmele. Bai. Hori konprobatuta (egiaztatuta) dago.

Ibon. Bai. Bai. Bai.

Esataria. Ba bai.

Karmele. Hori eta zer gehiago?

Ibon. Adibidez, entzule maiteak, mesedez, astapotroak ez izan. Nola neurtzen da?

Karmele. Bai.

Ibon. Pertsona bat galdetzen bazaizue (pertsona batek galdetzen badizu): zer moduz nire arropa berria? Zer moduz nire galtza berriak?

Karmele. Bai.

Ibon. Ez esan sekula “itsusia”. Esan “originala da”.

Esataria. Eta hala pentsatzen baduzu, hori esanda astapotroa zara?

Ibon. E, bai.

Esataria. Bai?

Ibon. Zuzenean, lehenengo aldiz hori esten baduzu beste pertsona uxatuko duzu.

Esataria. Bai. Zentzu positiboa eman behar zaiolako.

Ibon. Bai. Horixe.

Esataria. Ze originala, ze berezia…

Ibon. Bai. Ezberdina.

Esataria. Um.

Ibon. Beste bat.

Esataria. Beste bat.

Ibon. Negartia ez izan, mesedez. Zure pena guztiak, hasieran behintzat, ez kontatu. Eta ez kontatu beste erlazioetan izan dituzuen arazoak.

Esataria. Ligatzeko pena ematea ez da ona?

Karmele. Biktimaren papera (rola) jokatzea izango litzateke hori.

Ibon. Hori da.

Karmele. Um. Um.

Ibon. Hasieratik behintzat, ez.

Karmele. Hasiera batean nik uste dut joan behar dugula pixka bat poliki, ez?

Ibon. Poliki.

Karmele. Eta nola egiten da hori? Ze galdera asko egiten baditugu igual inpertinente ere bagara, ez? igual gehiegi jakin nahi dugu ere, ez? Hor, hor nola lortzen da oreka?

Ibon. Euskarak esaten du. Erlazio bat zer da? Harremana, hartu eta eman.

Esataria. Bai.

Karmele. Bai. Bai. Hitza egokia da kasu honetan…

Ibon. Orduan, Karmelek esan duena, presarik ez, mesedez! Ez saiatu bigarren egunean ez dakit, ya kristoren erlazioa izatea (izaten)…

Esataria. Um. Um.

Ibon. Eta presarekin bagabiltza beste pertsona uxatzen dugu.

Karmele. Nola lantzen du pertsona horrek estrategia hori?

Ibon. Lehendabizi beste pertsona begiratzen. Beste pertsona nolabaiteko begirada…

Karmele. Zer, begietara begiratzen?

Ibon. Bai, begirada bota, irrifarrak…

Karmele. Um. Um.

Ibon. Holako gauzak ikusi behar dira. Badago jende asko konturatzen ez dena horretaz.

Karmele. Ez dugu ahaztu behar hitza ez da bakarrik orala, ahozkoa, o sea (hau da), hitza, hitz egiteko modua…

Esataria. Bai. Bai.

Karmele. …modu asko ditugula, keinuak, gorputzaren bidez, hori (horrek) ere asko kontatzen du…

Ibon. Eta askotan oso inportantea da isiltzea. Oso inportantea da. XVIII. mendeko seduktoreek esaten zuten bazegoela gauza bat deitzen zela (zena) momentua. Zer da momentua? Da, hitz egiten ari gara eta bat-batean isiltasuna sortzen da, eta hori da musuaren momentua edo besarkadaren momentua, baina isiltzen jarraitzen baldin bagara (badugu) momentu hori desagertuko da eta askotan betirako (betiko).

Karmele. Ya. Isildu behar gara garaiz eta behar den denbora.

Ibon. Hasieran gure, gure urduritasuna ez dugu agertu behar. Oso inportantea: nahiz eta urduri egon lasaitasuna agertu. Oso inportantea.

Karmele. Ya. Askotan irribarre batek laguntzen du, ez?

Ibon. Bai.

Karmele. Bai. Bai. Urduritasuna ezkutatzen, ez?

Ibon. Bai.

Karmele. Beraz, esan dugu mozkortuta ez, ze esan dugu hartu-emana dela eta beraz, elkarri entzun behar diogula baina ez garela oso, oso sintzero izan behar, besteari kontra egiteko baldin bada behintzat. Zer gehiago esan dugu?

Esataria. Biktima papera (rola) hartu gabe…

Karmele. Biktima papera (rola) hartu gabe…

Esataria. Prota, protagonistaren papera (rola) hartu gabe…

Karmele. Pazientziarekin eta presarik gabe egin nahi dugula…

Esataria. Denbora behar bada, bai. Zer gehiago?

Ibon. Zer gehiago? Pertsona guztiekin, mesedez, teknika bera ez erabili. Adibidez, pertsona batekin nago eta erromantikoaren “rolloa” botatzen dut, ez?

Esataria. Um.

Ibon. Beraz, izarrak politak, a ze aurpegi polita daukazun, zoratuta naukazu, eta abar. Bai?

Karmele. Hori prestatu egiten dugu? Estrategia hori iruditzen zaizue?

Ibon. Bai. Jende pila…

Karmele. Bai.

Esataria. Eta “rollo”… Zer da, inse, inseguritatea (ziurtasun-eza) dugulako, ez?

Ibon. Hori da. Eta pentsatzen dugulako badagoela kristoren estrategia zoragarria. Eta ez. badaude estrategia batzuk… Baina, adibidez, pentsa. Kristoren estrategia erromantikoa erabiltzen dugu…

Karmele. Batere erromantikoa ez den pertsonarekin.

Ibon. Edo pertsona hori (horrek) “rolloa” eta sexua nahi du zuzenean.

Karmele. Ya.

Ibon. Eta zoaz “begi politak eta bestea”. Jesus!

Karmele. Jo, joango al gara joan behar dugun horretara.

Ibon. Noiz ausartuko da?

Karmele. Noiz ausartuko da pausu hori ematen. Bale. (ados) Beraz, zer aholkatu beharko genuke kasu honetan? Estrategia oso inseguru sentitzen denak eramango duela, baina pixka bat begiratzeko…

Ibon. …beste pertsonari.

Karmele. Beste pertsonari. Akaso ez dela egokiena eta…

Esataria. Bai. Ziurtasun-falta hori ez adieraztea.

Karmele. Beraz, inprobisatzeko gaitasuna eskatzen diogu, ez?

Ibon. Bai.

Karmele. Bai.

Esataria. Bueno.

Ibon. Gehiago.

Esataria. Zenbat gauza eskatzen ditugun ligatzeko?

Ibon. Bai. Bai. Bai. Bai.

Esataria. Umorea.

Ibon. Umorea. Oso inportantea.

Esataria. Umorea da oso inportantea da barre egiteko.

Karmele. Berez oso serioa baldin bazara ere umorea adierazi behar duzu.

Esataria. Hori da. Bai.

Ibon. Orduan hori da, Karmele, ze…

Karmele. Bai. Askotan gainera, bikoteetan, galdetu izaten zaionean bati “eta zer aurkitu duzu pertsona horrengan?” Esaten du “ba berarekin oso ondo pasatzen dut. Barre asko eginarazten dit” Ez?

Ibon. Hori da.

Karmele. Bai. Harremanetan bilatzen dugu hori ere, ez?

Ibon. Um. Um.

Karmele. Bale, ze umorea galduta ez gara inora joango.

Esataria. Ahal dela, ahal dela ez dugu galdu behar umorea.

Ibon. Um.

Esataria. Batzuetan galtzen dugu, baina hola, hori ere momentu batekoa izan dadila, isilunea bezala.

Ibon/Karmele. Um. Um.

Esataria. Beste zer aholku eman behar dugu?

Ibon. Mesedez, zure iritzia ez da munduko gauza inportanteena. Bai?

Esataria. Aber, aber, esplikatu (ea, ea, azaldu) hori.

Ibon. Lehenengo aldiz edo bigarrengo aldiz ez saiatu denari kontrakoa egitea (denari kontra egiten). Agian beste pertsona (pertsonak) zerbait esaten du. Ni ados ez nago. Baina isilik egongo naiz. Edo “bai maitea” esango dut.

Esataria. Um. Um.

Ibon. Bai?

Esataria. Bai.

Ibon. Ez beti kontrakoa egitea (aurka egitea). Ba ez nago ados, kontrakoa da… Eztabaidak lehenengo egunetik. Hori ez. Mesedez.

Esataria. Lehendabiziko egunetan ez da eztabaidatu behar. Larrosa kolorekoa izan behar du. Baten batek lortzen badu guzti honekin (honekin guztiarekin) ligatzea. Eta norbait uxatzea, bi gauzak, ze bi muturretara joan gara, abisatu e! Ze datorren astean Karmele eta Ibon berriro hemen izango dira. Konforme? (ados?)

Ibon. Primeran. (bikain)

Esataria. Ze hola guk ere ikasiko dugu gehiago.

Karmele. Taktikak ere hartuko ditugu.

Esataria. Esango dizugu zer lortzen dugun. En fin! Iragarkiak.

 

 

 

 

detalle2

Document library

B2
10-31-2006

x61pRelaContWAR

16158277
00:06:44

x61pViewCountWAR

9500

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR