detalle dokuteka-generico-fitxa

Maite Redondo, Baztan escape roomeko arduraduna

Maite Redondok Baztan bailarako Elizondon escape rooma jarri zuen abian 2017an, bailara horretan turismoa sustatzeko helburuarekin.

Maitek hainbat escape room egin zituen Elizondoko escape rooma martxan jarri aurretik. Bideo honetan joko horrek duen jatorriaz, joko-arauez eta beste hainbat xehetasunez hitz egin digu. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer da escape room?
Orokorrean azaltzeko pixka bat, errango nuke joko bat dela: taldeetan jokatzen da eta talde bakoitza sartzen da gela batera, zerbaitean girotua dagoena, eta lortu behar duena da hortik ateratzen (ateratzea), ordu bat baino lehenago: logika erabiliz, bueno, erronka batzuk gaindituz.

2. Noiz eta non sortu zen?
Japonetik heldu dela ikusi dut, 2007an uste dut sortu zela lehenbizikoa, eta hasieran ziren bakarrik enigma logikoak, eta gero jada, denborarekin, sartzen hasi dira tresna teknologikoak, kandaduak…

3. Nork har dezake parte?
Taldetan jokatzen da erran dugun bezala eta bitik sei pertsonaraino. Azkenean, zortzi urtetik aitzin, beraz, hemen, escape room denak ez dira berdinak, bakoitzak dituzte (ditu) bere arauak. Hemen, gurean, zortzi urtetik aitzin jolasten ahal dute.

4. Irtetea lortzeko, zein da gakoa?
Niretako (niretzat) ez dira pertsonen ezaugarriak, baizik eta taldekoak. Azkenean hori da, talde-jokoa da, eta jokoaren garapenean arras inportantea da komunikazioa. Eta nire ustez, hori da gakoa. Azkenean taldea, pues hori da, izan behar du bere komunikazioa eta denek jakin behar dute zer aurkitu duen horrek, eta zer egin duen bertzeak… Eta azkenean hori da: komunikazioa. Bat joaten bada bere kabuz, eta ez du bertzeekin solasten (solas egiten) eta, azkenean hori da, ez, kohesioa desagertzen da.


5. Zergatik daude modan zure ustez?
Nik uste dut lehenbiziko aldia etortzen direna (den) jendea etortzen da probatzera edo jakiteko zer ote den hau. Eta gero, egin eta gero, jolastu eta gero, sartzen dela, lortzen baduzu gehiago, pikatzen zara! Ez baduzu lortu, nik egin behar dut bertze bat ea lortzen dudan! Edo ez baduzu lortzen, azkenean, dibertigarria da eta ez dakit, egiten ahal denez lagunekin, familiakoekin, haurrekin, adineko jendearekin, azkenean plana ezberdina da. Eta gero, merkea da! Egia erranez, azkenean ez da plan bat garestia!
 

detalle2

Document library

B1
11-08-2018

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16147368
03:24

x61pViewCountWAR

2730

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR