detalle dokuteka-generico-fitxa

Egokia da ikasgeletan telefono mugikorrak debekatzea?

Telefono mugikorren erabilerak polemika ugari sortu ditu azkenaldian. Izan ere, Frantzian sakelako telefonoak erabiltzea debekatu dute eskoletan.

Maite Goñi Mondragon Unibertsitako irakasleak debeku honek izan ditzakeen ondorioez hausnartu du eta teknologia berriek ikasgeletan izan behar duten lekuaren inguruan zenbait pista emango dizkigu.

Mugikorrak zer onura eta arrisku ditu? Eta nola erabil daiteke ikasgelan modu egokian?

Bideo  osoa hemen duzu ikusgai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Frantzian berrikuntza batekin hasi dute ikasturte berria. Izan ere, debekatu egin ikasgeletan mugikorren erabilera. Espainiako gobernuari dagokionez, Espainiako Hezkuntza ministroak, Isabel Celaak esan du gaia aztertzen dabiltzala, eta gerturago etorrita, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sailburua den Kristina Uriartek azaldu du ba bueno, momentuz ez dutela inolako erabakirik gai horren inguruan, eta momentuz behintzat, ikastetxe bakoitzak arautuko duela ba mugikorrekin zer egin, mugikorraren erabilerarekin zer egin.
Eta guk gaiari heldu gura izan diogu, esan bezala. Izan ere, egokia da erabaki hau? Eta etorkizunera begira, nondik doaz kontuak? Ba bueno, horren guztiaren inguruan hitz egiteko, gonbidatu berezi bat dugu gaurko honetan gurekin, teknologia berrietan aditua den eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Maite Goñi. Maite, arratsalde on, eta ongi etorri.
MAITE GOÑI.- Arratsalde on. Eskerrik asko. Mila esker, gonbidapenagatik.
KAZETARIA.- Eskerrik asko zuri, onartu eta hementxe egotearren. Maite, “boz de prontoan” (bat-batean) zeuri, erabakia, Frantziako gobernuak hartu duen erabakia, debekatzearena, zer iruditzen zaizu?
MAITE GOÑI.- Bueno, nire ustez, garbia da erantzuna, ez? Atzerapauso nabarmena eta larria gainera. Beraz, horrekin pixka bat esaten dizut dena, ez? Nik uste: urteak daramatzagu hezkuntzan, teknologia berriek eta horiek ekar ditzaketen onurak sartu nahian, txertatu nahian, eta besteak beste, mugikorren erabilera, ahalmen handia dutelako, beti ere oso kontrolatuta bada eta pixka bat, alderdi guztietatik jakintza minimo bat badago, ez? Eta orduan, ez? Oso tresna ahaltsua da mugikorra, bai horretarako, bai edukiak sortzeko, bai komunikatzeko, lankidetzan aritzeko, eta, eta kontuan izan behar da beste segurtasunaren eta ongizatearen esparru hori besteak bezain garrantzitsua edo gehiago delako, ezta? 
Unibertsitatean, adibidez, ikasle batzuk kurtso osoa iaz egin zuten mugikorrarekin. Orduan, ba bueno, baditugu horrelako tresna batzuk komunikatzeko klasean bertan, esan bezala, galderak egin, erantzun, lanak eman, jaso, banatu, partekatu, grabatu…  bestelakoak, eta denak oso ondo moldatzen ziren. Beste denak portatilarekin (eramangarriarekin) eta abar, baina bueno, pixka bat filosofia hori jarraituz, ez? Internet baldin badago, internet potente (ahaltsu) bat baldin badago, ba gero tresna, tresna bat besterik ez da, izan ordenagailua izan mugikorra… Gertatzen dena da ez dela dena, hola, hain erraza. Eta ez bada kontrolatzen, eta beldurra badago horrekin, nik ondo ikusten dut adin batzuetan oso, kontrola ezartzearena, ezta?
KAZETARIA.- Horixe, horixe galdetu behar nizun, Maite. Ze gauza bat da ikasketarako erabiltzea, momentuan lantzen ari den gai horretarako.
MAITE GOÑI.- … bai.
KAZETARIA.- Baina hor kontrolatu beharko da horretarako erabiltzen dela,
MAITE GOÑI.-. Hori da. Hori da.
KAZETARIA.- … eta ez ondoko klasekoarekin whatsapean aritzeko, ez? Nola egiten da kontrol hori?
MAITE GOÑI.-. Bueno.
KAZETARIA.- Edo zuk zer proposatuko zenuke?
MAITE GOÑI.-. Ez dago erantzun horretarako, ez? Esan nahi dut: gure garaian edo, esan nahi dut, nik ikasi nuenean, zuk ez bazenuen erne egon nahi edo adi egon nahi, leihotik begira egoten zinen, eta beste bat egongo da whatsapeatzen, eta beste bat papera botatzen. Horren kontra zer egin liteke? Ba jarduera oso erakargarriak bultzatu, diseinua batez ere gaur egungo ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan… testu-liburuak, adibidez, erabiltzearena, ze nork erakarriko du hori?, [sic] (nor erakarriko du horrek?) Nire ustez hori, disparate (astakeria) hutsa da gaur egun. Zergatik, ikasleek [sic] (ikasleak) ohituta daudelako beste estimulu batzuetara. Beste gauza bat oso garrantzitsua dena da, ikasleek gaur egun, 9 urterekin edo, Jaun hartzea egiten dutenek behintzat, edo bestela besteek paretsu, ja badute eskuan, gurasoek ematen diete tresna bat…
KAZETARIA.- …oparitutako mugikorra, ezta?
MAITE GOÑI.- …oparitutakoa, eta ni hor ikusten dut arazoa, ez eskolan erabiltzearena. Baizik benetan tresna bat ipintzea ikasleen esku benetako arauak, konpromisoak eta horrelakoak hartu gabe. Hor bai ikusten dut arazoa, ze benetan ez dakite zein den zebrabidea eta nondik pasa behar diren, edo nondik pasa behar duten taldean…
Kazetaria. Ematen zaie akaso tresna bat,
MAITE GOÑI.- … ez dakitena…
KAZETARIA.- …erabiltzen jakiteko baliabiderik gabe, ezta?
MAITE GOÑI.- Hori da. Eta edozer gauza, iruzkin bat jartzen dutela foro batean edo… Nik ezagutzen ditut 10 urteko umeak instagram-en daudenak, eta debekatuta dago. Adin horrekin ez dakite zer egiten den haien datuekin, konpainia handiek onura hartzen dute hortik, ez dakite beraien identitate beraien digitala sortzen ari direla ja 10 urterekin… 
 

detalle2

Document library

C1
10-01-2018

x61pRelaContWAR

16146526
04:53

x61pViewCountWAR

8247

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR