detalle dokuteka-generico-fitxa

Eskolaz kanpoko ekintzak, bere neurrian

Eskola garaiarekin batera, eskola-orduz kanpoko jarduerak ere hasten dira. Umeek gustuko dituzten ekintzak egitea garrantzitsua dela azpimarratu du Virginia Salaberria psikologoak.

Motibazioa funtsezkoa dela eta haurraren agenda gehiegi betetzea saihestu behar dela azaldu du psikologoak Euskadi Irratiko Amarauna saioan.
 

Elkarrizketa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Gari Udabe.- Eskolaz gain, eskolaz kanpoko jarduerak ere hasiko dira: musika dela, ingelesa dela, dantza, futbola, eta,…..eta horrela jarraitu dezakegu zerrenda egiten eta zerrenda luze bat osatzen, ezta Unai?
Unai Urreaga.- Bai, eta hortxe hasten dira guraso batzuentzat zalantzak, ezta? Komenigarriak al dira eskolaz kanpoko jarduera horiek? Eta, non dago muga? Tira, guk, gai honen inguruan eskarmentua duen lagun bati egin nahi izan diogu galdera. Virginia Salaberria psikologoa da, heziketa bereziko irakaslea, eta aholkulari bezala aritzen da Lazkaoko San Benito Ikastolan.
Gari Udabe.- Virginia, kaixo, egun on!
Virginia Salaberria.- Kaixo, egun on!
Gari Udabe.- Bueno, lehenengo galdera ezinbestekoa da, eta zehatz-zehatza. Eskolaz kanpoko jarduera hauek guztiak umeentzat mesedegarriak al dira?
Virginia Salaberria.- Bueno, mesedegarriak diren edo ez, besterik gabe, ezin dugu esan. Mesedegarriak izan litezke, bai, baina baldintza batzuk kontuan hartzen baditugu. Baliagarriak izan daitezke, bada, umeen formazioaren osagarri bezala, eta arlo edo gai batean duten ezagutzan sakontzeko. Baina, beti ere, baldintza batzuk kontuan izanda.
Unai Urreaga.- Zein dira baldintza horiek, Virginia?
Virginia Salaberria.- Bueno, bada, nik, lehenengo eta garrantzitsuena motibazioa aipatuko nuke: umeak jarduera horretara joan nahi duen, gustukoa duen, interesa duen; horrela bada, primeran, berak gustukoa duen arlo batean sakonduko duelako. Baita (ere) kontuan hartu behar da umearen egunerokoa zein den: egunaren antolaketa, eguna oso beteta duen edo ez. Adibidez, umea oso goiz jaikitzen bada, eskolara joan aurretik zaintza-zerbitzuan egon behar badu, ondoren eskolara, jangelara, berriro eskolara; handik atera, ikastolako lanak badituzte, eta berriro jarraitu behar badu beste jarduera batean, bada, agian, oso nekatuta iristen da.
Gari Udabe.- Kontua, ematen du, zu entzunda, umea gehiegi ez kargatzea dela kontua, ezta?
Virginia Salaberria.- Bai, bai, izan daiteke, bai. E, orduan, bueno, nik hori saihestuko nuke. Begiratu behar dugu bere agenda, asteko agenda, eta eramangarria den edo ez, hori baloratu behar dugu. Nik astea ondo antolatuko nuke, astea begiratu, idatziz ere jaso daiteke, eta, bueno, kontuan hartu. eramangarria den edo ez ume batentzat.
Unai Urreaga.- Bai, izan ere, hor gauza asko esan dituzu, goizean ze ordutan jaiki eta orduak pilatzen hasten baldin bagara, gertatu liteke umearen jardunaldia, aitarena edo amarena baino luzeagoa ateratzea.
Virginia Salaberria.- Bai, bai. Aipatu dugun bezala, pentsatu behar dugu ume bat dela, eta nahiko denbora izan behar duela jolasteko, deskantsatzeko, lasai egoteko, eta gehiegi kargatzen badugu, bada, oso nekatuta bukatuko duela. Batzuetan pentsatu izan dut hori, bai, ume batzuk… batzuen egunerokoa helduona baino luzeagoa eta neketsuagoa dela, eta guzti honetan (honetan guztian) pentsatu behar dugu eta baloratu.
Unai Urreaga.- Nekea ari zara aipatzen, eta estresa? Estresatutako ume asko ikusi dituzu, Virginia?
Virginia Salaberria.- Bueno, ez dakit asko, baina, bai ikusi ditugu, ume batzuk eguna oso beteta dutenak eta estresaren ezaugarri batzuk azaltzen dituztenak: oso nekatuta daudenak goizean goizetik, gogorik gabe, buruko-mina, tripakoa ere sarritan aipatzen dutenak… Ez dut esan nahi honekin estres horren zergatia eskolaz kanpoko ekintza edo jarduera horiek direnik, baina lagundu dezakete. Horregatik, esan dugun bezala, bada, asteko agenda hori begiratu behar da, eta umea oso nekatuta edo estresatuta ikusten badugu, bada, zergatia zein den aztertu.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B1
09-18-2018

x61pRelaContWAR

16146283
3:43

x61pViewCountWAR

5740

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR