Docutec
Othman Alfredo: "Gehienek ez dakite islama ikasteko aukera hori ere badagoela"
Othmanen esanetan, islama berez ez da erlijio hutsa, baizik eta bizitzeko sistema bat.
Bideo honetan Laudioko komunitate musulmaneko kide den Othman Alfredok islama hezkuntza publikoan ikasteko aukera noiz jarri zen abian azalduko digu eta zer den islama musulman batentzat.
1. Noiztik dago hezkuntza publikoan islama ikasteko aukera?
Aukera hori badago 1992tik indarrean. Eskaera hori ondo ipintzea, bideratzea eta aukera hori badagoela agerian uztea hezkuntza sailei dagokie. Eta normalean, hezkuntza sailetan eta zehatz-mehatz Euskal Herrian ez da aukera hori agerian utzi matrikulazio-orrietan. Gehienek ez bade (dute) ezagutzen aukera hori ere badagoela.
2. Nolakoa izan zen hasiera?
Federakuntza (Federazio) islamiarretatik apurka-apurka horren berri emon (eman) da, gero eta gehiago zabaldu da mezkita eta tokian tokiko komunitate guztietan horren berri, eta jakin ahal izan da hori eskatzerik badagoela eta leku batzuetan eskatzen hasi zen orain dela ia… Euskal Autonomia Erkidegoan orain dela ia bost urte baino gehiago, eta, horri esker, eskatu zen, beno bazegoen aukera Bartzelonatik zetorren irakasle bat hona ekartzeko.
3. Ikasle guztiak musulmanak dira?
Ez, eta badira musulmanak ez diren batzuk ikasle, batzuen harridurarako izan daiteke. Baina beste guraso batzuk igual hori eskatu egiten dabe (dute) ikusten dabelako (dutelako) interesgarria euren seme-alabak (seme-alabek) hori ezagutzea, ezta?
4. Ezjakintasun handia dago islamaren inguruan?
Benetan gure umeek dakitenean islama zer den eta zer ez den, zeren gaur egun asko berba egiten da islamari buruz baina aipatzen diren kontu asko ez dira benetakoak, edo erdi-gezurrak, ezta? Eta horregatik, interesgarria da naturaltasunez eta gertutasunez funtsezko kontu batzuk, islamaren funtsezko kontu batzuk aipatzea, ezta? Gainera, guk ulertzen dugu islama berez ez dela erlijio hutsa, baizik eta bizitzeko sistema bat, ezta? Eta musulman bezala bizitzen ikastea ez dela bakarrik etxeko kontua, ikastetxean ere egon leikela (daitekeela) aukera hori, eta gainera, musulmanontzat ere inportantea dela oso, nahiz eta askotan ez dugun hori ondo praktikatzen, auzoko auzokide izatea eta herritarkide izatea.
