detalle dokuteka-generico-fitxa

Marilyn Monroe, ospea garesti ordaindu zuen mitoa

Norma Jean Mortensen 1926ko ekainaren 1ean jaio zen Los Angelesen, Kalifornian, eta 36 urte besterik ez zuela hil, barbiturikoak irentsita.

Azaleko emakumea, funtsik gabea: Marilynek ondo zekien hala ikusten zutela gehienek. Irudi hori aldatzen ahalegindu zen bere azken urteetan.

 

 

Marilyn eta Arthur Miller idazlea, senar-emazteak ziren garaian.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

IRATXE FRESNEDA IRAKASLEA. Zuria, ile horiduna, sexualizatua, dibertigarria eta moldagarria izan zitekeena.
KAZETARIA. Norma Jean Mortensen 1926an jaio zen, gaurko egunez. Norma Jean Baker izenez bataiatu zuten gero, amak bere lehen senarraren deitura erabiltzen baitzuen. Baina munduak, Marilyn Monroe baino ez zuen ezagutu.
Izen-deiturak bezain moldagarria izan zuen bizitza. Modelo-lanetan aritu zen Bigarren Mundu Gerran eta Hollywooderako saltoa etorri zen gero, baina ordainsari garestiaren truke. Eraldaketa fisikoa, ekoiztetxeek marraztutako ametsetako emakumea, errealitate bihurtzeko; Iratxe Fresneda ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea da.
IRATXE FRESNEDA. Ebakuntza asko, estetikoak, jasan izan zituela; argi ikusten da autopsia gero egin ziotenean, oso gaztea izanda ere hortz guztiak ez zituela bere hortz propioak, bularretan ere protesiak zituela.
KAZETARIA. Zuk maitatzea nahi dut, abesten zuen abesti honetan .Fisikoki aparta ez ezik, gizonen mendekoa behar baitzuen, Marilyn Monroek. Emakume desiragarria, zentzu guztietan. Bere filmografia osoak irudikatzen du hori. Baina eszena bat aukeratzekotan, Tentazioa goian bizi da filmeko hau:
IRATXE FRESNEDA. Bere soinekoa altxatzen denean, nire ustez ederki irudikatzen du zein den gure imajinario horretan sortu zen Marilyn Monroeren fikziozko pertsonaren estereotipoa.
KAZETARIA. Neska materiala kantatzen zuen Madonnak, Monroeren mitoan inspiratuta. Marilynek ondo zekien hala ikusten zutela gehienek. Azaleko emakumea, funtsik gabea. Irudi hori aldatzen ahalegindu zen bere azken urteetan.
IRATXE FRESNEDA. Badoa bestelako pertsonak eta bestelako mundua ezagutzen. Nik uste dut Arthur Miller dramaturgoarekin bizi izan zituen urteak ere horretan eragina izan zutela. Berak ere nahi zuen aktore moduan, nolabait, heldu.
KAZETARIA. Alferrik, ordea. 1962ko maiatzean, Zorionak zuri kantatu zion bere maitale izan omen zen John Fitzerald Kennedy presidenteari. Beste irudi ikoniko bat. Ezin mitoari ihes egin.
Bi hilabete pasatxo geroago hil zen, 36 urte besterik ez zituela. Itxuraz, bere buruaz beste egin zuen, barbiturikoak irentsita. Baina hilketaren mamua, Marilyn Monroeren mitoa bezain bizi dago oraindik ere.

detalle2

Document library

B2
06-01-2018

x61pRelaContWAR

16144282
00:02:50

x61pViewCountWAR

3569

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR