detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola eragiten dizu udaberriak?

Metereologiaren Munduko Eguna ospatzen da martxoaren 23an. Udaberrian sartuak gara jada. Negua atzean utzita, badirudi jendea pozikago egon behar lukeela, baina ez da hala gertatzen: batzuei bizipoza ematen die, baina beste batzuei arazoak sortzen dizkie.

Gaztea Irratikoek inkesta moduko bat egin dute gai honen inguruan, jendearen iritzia jaso nahian. Inkestatuek, kaleko jendeak, era guztietako erantzunak eman dizkiete. Entzun grabazioa eta ea baten batekin identifikatzen zaren.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA GIZONEZKOA. Udaberriko eguraldia! Animo a tope! Animo a tope!
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Bai, animo a tope, baina batzuek ez dute ondo bizi.
ESATARIA GIZONEZKOA. Animo!
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Ez. Buruko mina, ilea asko erortzen da, nekea… Astenia primaveral edo nola deitzen zaio horri?
ESATARIA GIZONEZKOA. Ai, txarra, txarra, txarra!
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Hori batzuek bai.
ESATARIA GIZONEZKOA. Egin dezagun horren inguruan inkesta bat…
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Ja esta, eginda dago.
ESATARIA GIZONEZKOA. Zer iritzi duzu udaberriaren edo udaberriak dituen ondorio horien inguruan? Udaberriak topera jartzen zaitu, ala udaberriak makaldu egiten zaitu?
ESATARIA EMAKUMEZKOA 1. Hori. Hori. Hori.
HERRITARRA EMAKUMEA 1. Eske ez zait batere gustatzen negua!
HERRITARRA NESKA. Ilea…, batez ere ilea. Gero nire jarrera. Edo energia gutxiagorekin. Asko nabaritzen dut argia.
HERRITARRA EMAKUMEA 1. Niri udara eman, eta beroa.
HERRITARRA NESKA. Nik, adibidez, daukat bertigoa eta hori, eta batez ere daukat… ez dakit, presioarekin edo…
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Sasoi-aldaketari buruz…
HERRITARRA EMAKUMEA 2. Nik ez dut notatzen ezer.
HERRITARRA GIZONEZKOA. Mala ostia! (barreak)
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Barrez esan duzu behintzat.
HERRITARRA GIZONEZKOA. Honbre. Hala beharko!, bestela…
HERRITARRA GIZONEZKOA. Ba egia esan, nik ez dut ezer nabaritzen.
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Ilean edo, argiak ez dizu eragiten, haizeak…
HERRITARRA GIZONEZKOA. Egia esan, sekula ez dit ezer afektatu. Ez.
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Ja. Zuk zer nabari duzu, baduzu udaberrirako gogoa?
HERRITARRA EMAKUMEA 3. Bai. Klaro! Eguraldi ona. Negua pasa dut katarro pila batekin.
(Eztul-hotsa) Abestia: Ikusiko ditugu lore usaintsuak
ESATARIA GIZONEZKOA. Hori da. Ikusiko ditu eta usainduko ditugu lore usaintsu mundial horiek, orduan! Bueno…
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Maitemintzeko urtaroa.
ESATARIA GIZONEZKOA. Aizu, udaberria, udaberria…
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Bai, udaberria.
ESATARIA GIZONEZKOA. Hain eguraldi politarekin, baina ez genuen uste bat baina jende bat baino gehiagorengan eragin negatiboak dituela…
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Bai. Bai. Bai. Esan dizut.
ESATARIA GIZONEZKOA. Bueno, zu ez zaitezela izan…
ESATARIA EMAKUMEZKOA. Animo!
ESATARIA GIZONEZKOA. Udaberriarekin eta eguraldi zoragarri honekin, mundu guztia topera orduan. 

detalle2

Document library

B2
03-26-2018

x61pRelaContWAR

16142447
00:01:36

x61pViewCountWAR

4121

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR