Docutec
Iratxe Andueza, ikerlaria
Ikertzaile gazte hau Kanadako Lehen Nazioen eta euskaldunen arteko harrema ikertzen ari da Quebecen.
1. “Objektuen transmisioa Kanadako Lehen Nazioen eta Euskaldunen artean XVI. mendean”, hori da zure ikerketa. Nolakoa zen beraien arteko harremana?
Hasiera batean, objektuak landu behar nituen, baina, gaur egun ere, linguistika arloa asko lantzen ari naiz. Eta bueno, ba zein hitz elkarbanatu ziren haien artean, baita toponimia eta horrela, ere lantzen ditut. Onartuena edo da 1517an hasi zirela harreman horiek. Orduan, hori esango dugu gaur egun arte gutxienez dela gehien hitz egiten den teoria. Gaur egun arte dakiguna da (harremana) komertziala izan dela, eta ona. Aipatzen dizkizudan gauza gehienak teoriak dira, ze azkenean, horretan gabiltza lanean, ikusteko, pixka bat frogatzeko.
Hori da nire hipotesietako bat edo: harreman ona zela, ez zela konkistarako edo sortu zen harreman bat, ez ginela euskaldunak konkistarako joan. Eta beraz hori, harreman hori, harreman on eta komertzial hori, eta gehitu nahiko nuke ere gaur egun arte iritsi den ideia bat dela harreman on hau.
2. Ikerketa aurrera zihoan neurrian, zein bitxikeriak harritu zaitu?
Lehenengo dagoen informazio kantitatea (kopurua): zeren adibidez, linguistikoki informazio kantitate (kopuru) izugarria dago, bai hitzen aldetik, hau da, han geratu diren euskal hitzen aldetik, eta bai toponimian ere; gero, zein gutxi landua izan den gaur egun arte gai hau, horrek ere harritzen nau. Eta bueno, bitxikeria? Nik uste dut lehen aipatu dudan hori ere, gaur egun arte iritsi dela izan dugun harreman on hori, bai, euskaldunekiko daukaten irudi on hori ere,gaur egun arte iristea, hori ere bitxikeria handia iruditu zait.
3. Kanadako Lehen Nazioen eta euskaldunen artean nola komunikatzen ziren?
Hor aipatu nahiko nuke, bertan, XVI.mendean, ez zuten ingelesa edo frantsesa hitz egiten. Han, bertan, haien hizkuntza propioa bazeukaten, nazio bakoitzak berea, hiruzpalau familia daude, ez banaiz konfunditzen (nahasten) eta familia horien barnean hizkuntza ezberdinak. Beraz, klaro, guk komunikaziorako sortu behar genuen hizkuntzaren bat. Hasieran izango zen horrela, pixka bat, mimika edo horrela; gero, ikusita komertzioak (merkataritzak) ere garrantzia handia zuela gure artean, haiek bazituzten guk behar genituen gauzak eta alderantziz, sortu zen hizkuntz (hizkuntza) moduko bat, pidgin moduko bat.
4. Baina, zer da pidgina? Erantzuna ondokoarekin eztabaidatu edo sarean bilatu ezazu.
Mundu mailan erabiltzen den terminoa da, edozein komertzioren (merkataritzaren) ondorioz edo, sortu den hizkuntza izendatzeko erabiltzen da. Hau da, imajinatu Alemania eta beste herrialde baten artean komertzio (merkataritza) hizkuntz (hizkuntza) bat sortzen baldin bada, ba pidgina deituko zaio eta gero ia, bertako izena erabili. Esan behar da ere hau ez dela hizkuntza (hizkuntza) konpleto bat, oso oinarrizko hizkuntza da, ez da inoren ama hizkuntza izango, adibidez.
