detalle dokuteka-generico-fitxa

Bizilore hezkuntza proiektua

Zaine Rekondok Azkoitian daukaten eskola aktibo honi buruz.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Zer da Bizilore?
Bizilore da errespetuzko hazkuntza eta hezkuntza berrikuntzan oinarritzen den proiektu bat. 2012an hasi zituen bere lehen urratsak eta momentu hartan, elkartzen hasi ziren; batzuk gurasoak ziren, beste batzuk hezkuntzako profesionalak… Bazituztenak hainbat kezka hezkuntzaren inguruan, eta eskaini nahi zutenak zerbait, forma desberdina zuena.

2.    Zein izaten da zuen eguneroko martxa?
Umeak etortzen dira goizez eskolara, sarrera malgua da, adinaren arabera malguagoa. Baina bueno, gutxi gorabehera 9:00etan da sarrera ordua eta hortik bakoitza bere erritmoan etortzen da. Sarreran kutxa batzuk ditugu; orduan, etortzen dira umeak, eta aldatzen ditugu oinetakoak, jazten dituzte etxeko zapatilak eta igotzen gara eskola dagoen tokira orain.
Eskolan gurasoak agurtzen ditugu lasai, umea ikusten dugunean esplorazioan hasi dela, jolasean hasi dela, agur erraten diogu… Umeak goizean 9:00etatik 11:00etara dute aukera zirkulazio-librean aritzeko. Horretarako, eskaintzen zaiena da, badauzkate hiru espazio, irekita eta hiru heldu daude haiekin. Hiru espazio horietan umea bere nahi eta beharren arabera, dabil espazio batean edo bestean.

3.    Zer eskaintzen dio proiektu honek haurrari? Eta familiari?
Familiari nagusiki eskola eta etxea, elkarren eskutik bide bat egiteko aukera. Eta bueno, badauzkagu, agian, bereizgarri gisa, agian ulertzeko, hilabetean behin elkartzen gara, hausnarketa-saio deitzen diegun bilera batzuk egiten ditugu. Beraz, dugu aukera gure seme-alaben hezkuntzan eta hazkuntzan modu konszientean parte hartzeko. Eta aukera hori eskaintzen digu.
Eta umeari nik uste dut eskolak eskaini nahi diola testuinguru bat eta harreman-sare zabal bat garatzeko aukera emango diona. Nagusiki nik uste dut bi gauza horiek dira eskaintzen dizkigunak.
 

detalle2

Document library

B2
03-16-2018

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16142155
00:03:33

x61pViewCountWAR

4619

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR