detalle dokuteka-generico-fitxa

Telefono-kabinak

Bideo honetan jubilatu batek eta gazte batek hitz egiten dute gaiari buruz. Garbi dago oso bizipen ezberdinak dituztela.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Inoiz erabili duzu telefono-kabinarik?
JOXE MARI ALLUR: Bai noski. Ibili (erabili) ditut, nik uste dut, askotan, batez ere mugikorrik ez zegoen hartan, dei puntualak izaten ziren, eta hori bai, aurrez ondo pentsatuta: (zergatik) kanbioak behar zenituen, (zergatik) sosak istant batean joaten ziren, eta orduan, horixe, beti izaten zen oso dei motz bat egiteko, eta agudo egitekoa.
NEREA DIAZ: Ez, ez dut inoiz telefono-kabinarik erabili, ez dut beharrik izan. Zeren lagunekin ateratzen hasi nintzenean, jada telefono mugikorra baneukan. Orduan, ez dut inoiz erabili.

2.    Zein zen funtzionamendua?
JOXE MARI ALLUR: Funtzionamendua zen, txanponak sartzen zenituen, jakin behar zenuen, hori bai, deia zeuk neurtu behar zenuen, zenbatekoa izango zen, zenbat txanpon eraman jakiteko. Eta orduan, txanponak sartzen ziren, numeroa (zenbakia) markatzen zenuen eta jada txanponak hasten ziren jada dantzan. Esan behar zenuena agudo esan behar zenuen. Eta noski, andregaiarekin eta ez zegoen horrela hitz egiterik, (zergatik) despedidak (agurrak) beti luze xamarrak izaten ziren, eta orduan, txanponik eta ez zen izaten. Eta orduan horixe, juxtu.

NEREA DIAZ: Bueno, badakit, lehen erabiltzen zirela etxean ere ez zegoelako telefonorik. Orduan amak esaten zidan gauetan merkeagoa zela telefono-kabinetatik deitzea. Orduan, jendea gauetan ateratzen zen etxetik deitzeko eta horrela. Klaro, orain etxeetan telefonoak badaude eta mundu guztiak dauka telefono mugikorra. Orduan, uste dut ez dela beharrezkoa telefono-kabinak mantentzea, zeren denok daukagu aukera deitzeko.

3.    Zer egingo zenuke kalean ditugun telefono-kabinekin?
JOXE MARI ALLUR: Bai, noski hor inbertsio bat egina dago. Orduan, liburuak eta aldatzeko, eta hori aukera bat da. Baita ere izan liteke mugikorra kargatzeko, (zergatik) instalazio osoa egina dago. Eta orduan, gainera, negozio bezala jarraitzen du. Eta Telefonicak nik uste hori pentsatua izango duela mugikorrak kargatzeko. Horrek, azken batean, nolabaiteko irabazia utziko diete behintzat. Egindako inbertsioari erantzun bat ematearren.

NEREA DIAZ: Nik agian wifi librea jarriko nuke, edo telefonoak kargatzeko entxufeak… Bai, baina, beste erabilera bat emango nieke.
 

detalle2

Document library

B2
03-09-2018

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16141844
00:03:13

x61pViewCountWAR

3914

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR