Docutec
Emakumeen greba-eguna
Urtero izaten da martxoaren 8a Emakumeen Eguna, baina 2018koa berezia da: aurtengoa borroka-eguna ez ezik greba-eguna ere bada eta.
Egun horretarako, Onintza Enbeita bertsolariak zenbait neurri proposatu ditu gizonezkoek egiteko, emakumeek greba eta borroka egiteko aukera izan dezaten. Entzun Gaztea Irratiko Didako programako grabazioa eta ea zer deritzezun neurri horiei.
ESATARIA 1. Martxoaren 8an emakumeek greba egingo dute.
ONINTZA ENBEITA. Hori da.
ESATARIA 1. Emakumeen greba horren alde gizonezkook egin ditzakegun bost gauza. “Hona bostekoa”, ONINTZA ENBEITAren eskutik, Didan.
ONINTZA ENBEITA. Hemen doa. Lehenengoa eta inportanteena da, isilik egon eta entzun.
ESATARIA 2. Ai!
ONINTZA ENBEITA. Emakumeek urteten dabe prentsaurreko baten esaten grebara joango direla martxoaren 8an, esaten dabe emakumeen prentsaurreko batean, eta ja hasten dira danak: “baina guk be nahi dogu parte hartu, baina gu be berdintasunaren alde bagagoz, zergaitik ezin dogu?”. Bla, bla, bla, bla… Galderea da: entzun dozuez emakume horreen arrazoiak? Irakurri dozue benetan prentsaurrekoan esan dana? Neuk erantzungo deutsuet: Ez! Eta hori pasatzen jaku gauza guztietan.
ESATARIA 2. Ja!
ONINTZA ENBEITA. Guk ezer amaitzen dogunerako edo ezer aldarrikatzen dogunerako, beti urteten dabe ez dakit zenbat gizonek... Lehenengo entzun, isilik egon eta entzun. Eta gero, gura badozu, pasa eta gero, grebea pasata gero, etorri esaten frakaso bat izan dala edo planteamenduan erratu garela edo dana dalakoa.
ESATARIA 1. Edo zuk beste era batera egingo zenukeela.
ONINTZA ENBEITA. Hori ez da pasako, ze oso ondo urtengo dau, baina, bale, baina lehenengo entzun, besteen arrazoiak entzun.
ESATARIA 1. Oso ondo.
ONINTZA ENBEITA. Gauzea da, honek, esango dodazen bost gauzak edo…
ESATARIA 3. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Martxoaren 8ko grebeari begira, zerrendatu dodaz, ez?
ESATARIA 1. Baina…
ONINTZA ENBEITA. Baina uste dot balio dabela orokorrean beste egunetan.
ESATARIA 3. Halan beinke!
ESATARIA 1. Bigarrena, Onintza?
ONINTZA ENBEITA. Bigarrena da, adibidez, zuk feminizatutako sektoreren batean… Zu enpresaria bazara, gizon-enpresari bat edo, bere kontura langileak daukozan gizon bat, batez be feminizatutako sektoreetan, esate baterako, esango dogu ba, teleoperadoreen sektorea ez?
ESATARIA 3. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Ba benetan, benetan gura badozu lagundu, esaten dozun moduan, ba egun horretan grebara doazen neskei, ez deskontatu soldatatik ezer. Ze benetan lagundu nahi badozu ulertuko dozu eurek eskatzen daben hori oinarrizkoa dala mundu juxtuago batean bizitzeko.
ESATARIA 2. Ja.
ONINTZA ENBEITA. Orduan kolaboratu ahal dozu holan.
ESATARIA 1. Bai. Egia da!
ONINTZA ENBEITA. Kontuan eukita aukera hori gizon batzuk bakarrik daukiela, baina batzuek badaukie aukera hori.
ESATARIA 1. Bale.
ONINTZA ENBEITA. 3) Beste bat. Zure etxean baldin badago mendekotasuna daukon pertsonarik, eta gehienetan gertatzen dan moduan, ez beti, emakume batek badauko ardura hori, hartu zuk ardura hori…
ESATARIA 2. Ja.
ONINTZA ENBEITA. Egun horretan gitxienez, –beste egun askotan be bai–, baina egun horretan gitxienez…
ESATARIA 3. Baina era horretan, era horretan…
ONINTZA ENBEITA. …emakume horrek mobilizazinoetan parte hartu ahal izateko, eta greba egin ahal izateko…
ESATARIA 3. Baina, Onin, bueno, klaro, eske dependientea da. Esaten dut…
ONINTZA ENBEITA. Hori da.
ESATARIA 3. Baina ez garbiketak eta horrela, porke nabaritu egin behar da, ez?
ONINTZA ENBEITA. Ez. Ez. Ez. Garbiketak ez. Nago esaten, dependientea, mendekotasuna daukon pertsona bat. Ba adibidez, etxean badago Alzheimerra daukon amama, eta hori beti etxe horretako amak edo emakumeak zaintzen badau…
ESATARIA 2. Ja.
ONINTZA ENBEITA. Ba bueno, zuk, hartu ardura hori, eta egun horretan gitxienez esan: “nik zainduko dot amama, ni arduratuko naz bere oinarrizko beharrizan danak beteteagaz…”
ESATARIA 1. Ama ez dadila gaizki egon, baina…
ONINTZA ENBEITA. Hori da. Eta zu joan kalera, hartu pankartea eta egin protesta.
ESATARIA 1. Oso ondo.
ONINTZA ENBEITA. Hori hirugarrena.
ESATARIA 1. Ados gaude.
ONINTZA ENBEITA. Laugarrena. Irakasleak, klasean, unibertsitatean, batxillerrean, egun horretan ez materiarik korridu.
ESATARIA 2. Ja.
ONINTZA ENBEITA. Ulertu kalera urten daben zure ikasle emakumezko guzti horreek benetan egoera extremo asko bizi dabezala euren bizitzan. Eta egun horretan egiten daben aldarrikapena oso-oso oinarrizkoa dala.
ESATARIA 1. Bai.
ESATARIA 3. Halan beinke!
ONINTZA ENBEITA. Orduan, ba saiatu ez korritzen materiarik, edo ez jarri azterketa bat egun horretan.
ESATARIA 1. Hori da.
ONINTZA ENBEITA. Kontuan euki egun horretan ba zer gertatzen dan.
Bosgarrena da, aita bazara, ba benetan arduratu umeekaz, baina zuk badaukozu, gizona bazara, eta lagunik badaukozu seme-alabak daukozenik…
ESATARIA 1. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Edo ama bakarra danik…
ESATARIA 1. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Edo dana dalakoa…
ESATARIA 1. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Ba eskaini zure burua egun horretan bere umeak zaintzeko, bera joan ahal izateko ba…
ESATARIA 3. …mobilizazioetara.
ONINTZA ENBEITA. Mobilizazinoetara, eta greba egin ahal izateko, klaro! Hau da mendekotasuna daukienen moduan … Eta ez izateko nik… Pentsatu nik ume bat daukodala, orduan ni joan ahal izateko manifestazinora, ba amamagaz itxi umea. Ez dogu ezer konpontzen.
ESATARIAk. Ja.
ONINTZA ENBEITA. Orduan, lagunak…
ESATARIA 2. Aitita igual bai, baina amama ez.
ONINTZA ENBEITA. Hori da. Gure inguruan dagozan lagunak, gizonezkoak, egun horretan egon adi, egon “al loro”, eta bueno, ba gauza batzuetan parte hartu.
ESATARIA 3. Gogoratzeko, Onin. Zergatik egingo da greba?
ONINTZA ENBEITA. Greba egingo da ba batez be demostratzeko munduari ordaindu gabeko lan asko, %95 oraindino, emakumeek egiten dabela mundu honetan eta gu gelditzen bagara mundua geratuko dala. Eta ordaindutako lanean oraindino aukera-berdintasuna ez dalako existitzen.
ESATARIA 1. Egia da!
ONINTZA ENBEITA. Orduan, guzti hori apurtzeko, grebara goaz. Grebara joateko, egia da, mendekotasuna daukan pertsona batek ez dauko zertan greba-egun batean bere beharrizanak bete barik euki. Orduan, hor tabernan, zabiltzien gizonak esaten: “Eske, honeek feministak beti dabilz bardin… Guk be nahi dogu grebara joan, guk be nahi dogu protestetan parte hartu… Gu be ados gagoz…”
ESATARIA 1. Hartu dezakezue parte, baina modu honetara.
ONINTZA ENBEITA. Egin ahal dozuena da lan egun horretan, gu grebara joan ahal izateko.
ESATARIA 1. Hori da.
ONINTZA ENBEITA. Eta hasiko dira danak.... Ez,ez, ez ez. Ez hasi wathsapak botatzen, ze arrazoia guk daukagu.
ESATARIA 1. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Eta kito!
ESATARIA 1. ONINTZA ENBEITA, jaun-andreok! Badakizue hemendik aurrera, orduan, eta gaurtik hasita gainera, martxoaren 8ra bitarte gizonezkook zer egin dezakegun, non egin dezakegun
indarra, emakumezkoek martxoaren 8an merezi duten greba hori egin ahal dezaten.
