Docutec
Aitona-amonak gustura daude bilobak zaintzen?
Ohituak gaude han eta hemen aitona-amonak beren biloben zaintzan ikusten, eta ezin ukatu eginkizun garrantzitsua dutela gure seme-alaben heziketan.
Eusko Jaurlaritzaren aginduz Ikuskera ikerketa soziologikoak galdeketa egin du bilobak zaintzen dituzten aitona-amonen artean, eta hainbat emaitza atera dituzte. Lortu dituzten datu horietako batzuen arabera, 5 aitona-amonetatik 1ek ia 6 ordu ematen dituzte bilobak zaintzen.
Jose Luis Elosua, Adin Nagusiko Giza Boluntariotzako presidenteak eta Maria Esnaolak, Gipuzkoako Duintasun Elkarteko kideak beraien ikuspuntua eta iritzia emango digute aitona-amonek biloben zaintzan duten eginkizun eta betebeharrari buruz.
Irratsaio osoa hemen duzu entzungai.
MANU ETXEZORTU.- Alda dezagun gaia. Datuek berretsi dute denok uste genuena eta egunero edozein herri eta hiritan ikusten duguna. Aitona-amonak eskola-atarietan, pediatria sailean, igerilekuan, musika-eskolan, bilobak eraman edo biloben bila joaten. Ba Eusko Jaurlaritzaren aginduz Ikuskerak ikerketa soziologikoak galdeketa egin du bilobak zaintzen dituzten aitona-amonen artean, eta lortu dituzten datuen arabera, 5 aitona-amonetik 1ek egunean ia 6 ordu ematen ditu bilobak zaintzen. Errepikatuko egingo dugu datua: 5 aitona-amonetik 1ek egunean ia 6 ordu ematen ditu bilobak zaintzen, eta amonek, entzun ondo, aitonek baino denbora gehiago eskaintzen diote ardura honi. Ana Insaustik landu du gaia. Ana, kaixo, egun on.
ANA INSAUSTI.- Egun on.
MANU ETXEZORTU.- Zer datu gehiago eman dira ezagutzera, Ana?
ANA INSAUSTI.- Bueno ba, bilobak dituzten amonen % 20k eta aitonen % 19k egunero zaintzen dituztela bilobak. Horrek esan nahi du ehunetik 20k zaintzen dituztela bilobak.
MANU ETXEZORTU.- Aipatu dugun Ikuskerak-en ikerketan aitona-amonei galdetu diete ea biloben zaintza gustura egiten ote duten, ea gustura egiten ote duten lan hori. Eta kuriosoa da galdekatuen ia guztiek, ia % 100ak gustura egiten dutela esan dute, Ana.
ANA INSAUSTI.-. Bai. Baina gauza bat da esaten dena eta beste bat norberak barrutik pentsatzen duena.
MANU ETXEZORTU.- Pentsatzen duena.
ANA INSAUSTI.- Hori da. Aitona, aitona-amonak, besteak beste, bera aitona delako, oso ongi ezagutzen dituen Jose Luis Elosua, Adin Nagusiko Giza Boluntariotzako presidenteari galdetu diogu biloben zaintzaz, eta begira zer dioen.
JOSE LUIS ELOSUA.- Oso, oso ona da gure iritziz, gure iritziz, aitona-amonek umeak zaintzea. Irteten dira kalera, ibiltzen dira, paseatu egiten dute, lagunekin hitz egiten dute. Ona da. Ona da, baina abusatu gabe. Abusatzea gure iritziz da beren ilusioak eta beraien, dauzkaten afizioak eta ez ailegatzea egitera, porque lotuta daudelako horrekin. Lotura hori horren gogorra baldin bada, kontsideratu litezke esklabo bezala, eta hori, hori ez da ona.
ANA INSAUSTI.- Aitona-amonak esklabotzat ez hartzeko eskatzen du Jose Luis Elosuak. Maria Esnaolak, Gipuzkoako Duintasun Elkarteko kideak dio aitona-amona askok zama sentitzen dutela bilobak zaintzean, estresa sortzen duela.
MARIA ESNAOLA.- Eta, eta bestalde ba, ba gero eta gehiago sentitzen dugu nekea, ez bakarrik neke fisikoa, arduraren nekea ere bai. Hori ere hor dago. Eta klaro, ba behar dugu, behar dugu gure, gure zatia, gure denbora. Egoten bazara egunero 6 ordu umeekin, zuretzako zer, zer gelditzen da, ezta?, zer, zer daukazu hor?
MANU ETXEZORTU.- Ana, gogoratuko dugu atzo nola izan genituen hemen Nanoguneko Itziar Otegi, Komunikazio arduraduna eta Nerea Barruetabueña kimikari eta ikerlaria. Gaur eta bihar emakumeei begiratuta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte zientzia mundua emakumeei erakusteko, eta beraiek zioten jardunaldi horietan amonei zientzia hurbildu nahi dietela gero eta denbora gehiago igarotzen dutelako bilobekin, eta beraz, hauen hezkuntza eta heziketan parte hartzen dutelako amonek, ezta?
ANA INSAUSTI.- Bai, hala da. Honen inguruan ere hitz egin digute guk elkarrizketatutako aitona-amonek eta Marian Esnaolak, Duintasuneko Elkarteko buruak zioen ez zaiola batere ondo iruditzen aitona-amonek gero eta parte-hartze handiagoa izatea biloben heziketan.
MARIA ESNAOLA.- Gure rola seme-alabekin bete genuen, eta zen heziketa rola, heziketa papera, ezta? Orain nik uste dut rol hori hartu behar dutela bere gurasoek. Bere gurasoek bete behar dutela heziketa-papera, eta gauza askoz gehiago. Asuntoa da, guk aitona-amona bezala, ez dugu, ez diegu utzi behar umeei nahi dutena egiten. Baina hori da gauza bat eta bestea da ze rol daukan bakoitzak. Eta gurea, gurea, horrela, azkar esateko ba da disfrutatzea eta umeak ere gustura egotea gurekin.
