BAGOAZ! B1-6- Langile bila

Antton etxeko egongelan dago, ordenagailuan zerbait idazten.

 

Aroztegirako langile bat kontratatu nahi du, eta iragarkia prestatzen ari da. Bere arreba, Izaro, laguntzera hurbilduko zaio.


Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Ez dakit ba! Saiatua, esperientzia duena, gaztea… Hori dena eskatuz gero, ez dira asko etorriko.
IZARO.— Arratsalde on!
ANTTON.— Mmmmmm.
IZARO.— Arratsalde on, zuri ere, Izaro. Mutil hau! Behi batekin bizi naizela ematen du: mmmmm!
ANTTON.— Barkatu, Izaro, baina hemen nabil, kontzentratuta.
IZARO.— Tira, kontaidazu eta lagunduko dizut.
ANTTON.— Aroztegian langile berria behar dugu, egun erdiz, gero eta lan gehiago daukagulako. Eta hemen nabil, iragarkia jarri nahian.
IZARO.— Utzidazu pixka bat. “Langile bat behar dugu Zura Aroztegian. Saiatua, esperientzia duena…”. Ados. Egun erdirako dela gehitu behar dugu. Soldatari buruz, zerbait jarri nahi duzu?
ANTTON.— Ez dakit ba. Iaioa bada, gehiago ordainduko diot, baina baldarra bada...
IZARO.— Baldarra bada, hobe lehenbailehen joatea.
ANTTON.— Kar-kar! Arrazoi duzu.
IZARO.— Orduan, jarriko dugu: “Soldata, adostutakoa, balioaren arabera”.
ANTTON.— Ederki! A zer arreba azkarra dudan!

ETENA

IZARO.— Aizu, Antton. Amaia nire lankide berriaren pisukidea, Josu, lanik ezin aurkitu dabil eta jota dago.
ANTTON.— Amaia, Amaia… Aurrekoan ezagutu nuen neska?
IZARO.— Ez, Josu, Amaiaren pisukidea.
ANTTON.— Hori ba, hori ba! Primeran! Bere telefonoa emadazu eta deituko diot.
IZARO.— Bai, horixe! Hitz egingo dut nik Amaiarekin, eta berak aipatuko dio Josuri. Interesatzen bazaio, deituko dizu.
ANTTON.— Ez didazu lagundu nahi, ezta?
IZARO.— Amaiarekin?
ANTTON.— Ez, norekin ba?
IZARO.— Antton, Amaia lankidea da eta laguna.
ANTTON.— Eta ni zure neba, eta etxekoei lagundu behar zaie.
IZARO.— Lagundu? Amaiarekin zerbait nahi baduzu, aurrera; baina kontuz ibili, ez dut arazorik nahi.
ANTTON.— Ez, amatxo.
 

Interesting for you



B1
02-02-2018
16140888
02:30
3160