detalle dokuteka-generico-fitxa

Zuk jarri ingelesez, eta ikusiko duzu ze ondo!

Gero eta zabalduago dago gure artean sortzen diren erakunde, ekimen, jaialdi eta abarrei ingelesezko izena jartzeko joera hori. Baina, ohitura hori beti funtzionala eta komunikatiboa al da?

Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti solaskideak Faktoria saioan izan dira,  gaia aztertu eta beraien iritzia emateko hain zabaldua dagoen joera horri buruz.

Joera horren erakusgarri diren hainbat eta hainbat adibide ere aipatuko dituzte. 

Audio osoa hemen entzun dezakezu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . … baina gaiez aldatu nahi dugu eta berreskuratu nahi dugu duela aste bete, ba gure solaskideak izugarri motibatu zituen gai bat. Gure artean sortzen ari diren erakunde, ekimen, jaialdi eta abarrei, ba ingelesezko izena jartzeko joera hori. Nahi baduzue irakurriko dizkizuet atzoko gure prebisioetan (aurreikuspenetan), gure prebisioetako[aurreikuspenetako] zerrendan e? Atzokoan bakarrik topatu genituen izenak. Hiru izen egun bakarreko agendan: “Atxukarro Basque Center for Neuroscience”, eraikin berriaren inaugurazioa, “Donostia Tech Week”-aren lehen edizioaren hasiera, teknologia astearena alegia, eta “Bilbao Bizkaia Pride 2.017” programaren aurkezpena, gay harrotasunaren inguruko programarena. Pasa den ostegunean inspiratu gintuen e, “Basque Security Operation Center”-ek,  ziber segurtasunerako Zamudioko zentroak, Nerea?
NEREA . Bai, e ….
ESATARIA. Izen zerrenda askoz ere luzeagoa da.
NEREA . Bai, bai, ni aspaldi nabil biltzen, ze nire gai faboritoetako bat da, ….
ESATARIA. Bai.
NEREA . …. eta nire obsesio nagusietako bat da hau.
MARTXELO. Badago bat enblematikoa dena, eta da BEC. Kontzertuak BEC-en dira, ez dira “Bilbao Exhibition Center”-en, dira BEC-en, eta gauza BEc-en gertatuta, eta bertsolariek beteko dute, bertsozalek beteko dute BEC datorren abenduan, eta irabazi zuen BEC-en e …. Zer da BEC, ezer ez?
NEREA . Ja, begira, nik, nik ….
JOSEBA. Gauza bat da zuk deitzea erakundeari, deitzea erakundeari izen batekin, eta gero jartzea nahi baldin baduzu munduan zehar zabaltzeko ingelesez, alegia, zuk jartzen, deitzen diozu horri azoka, eta gero azpian jartzen baduzu deitura “Basque Exhibition Center”. Eta gero badaude, nahiz eta erakundeari izena jarri normala, gero txarteletan jartzen da ingelesez.
ESATARIA. Oso modu zabarrean esanda baina “pintza joan zaigu” Nerea?
NEREA.- Aber, nik, …
ESATARIA.- barkatu, Joseba, esan esan.
NEREA.- Nik bi gauzatxo: batetik, neurri batean ulertzen dut zientziarekin eta Nazioarteko zirkuituekin eta .. zerikusia daukaten erakundeek ikerkuntza eta abar edukitzea ingelesezko izen bat, ….
MARTXELO.- Deitura, deitura, …
NEREA.- Eta problema da Martxelok aipatzen zuena ez dagoela eguneroko martxarako ordainik ez dagoela. Baina larriago iruditzen zait gauza korrienteak [arruntak], esate baterako, Getxon aste buru honetan dagoen “Street Culture” jaialdi bat, ohitura hori, “neohevismo”  alderantzizko hori jaitsi dela eguneroko ohituretara. Orain erakutsi behar da ….
ESATARIA.- Hala ere, ….
NEREA.- …. inor baino modernoagoak garela eta nik uste dut horrek euskararen errepresentazio eta “imajinarioan” eragin handia izan dezakeela eta larria iruditzen zait.
ESATARIA.- Hala ere, aitortu liteke , zaudete e ze, Josebari ere hitza eman behar diot e, akaso justifikatuta egon litezkeela ingelesezko izen horiek, esate baterako, nazioarteko bokazioa duten erakunde horietan? Joseba, …
JOSEBA.- Bai. Nik hori esan behar nuen, ezta? Hau da: nik uste dut hemen pixka bat aletu behar ditugula kasuak, ezta? Badira zentro batzuk nazioarte mailako ba nolabait bokazioa dutenak, eta horietan nik uste dut ulergarri izan daitekeela ingelesezko hitz hori ezta? Eta gero badago beste maila bat, niretzat garrantzitsuena gainera, ez da erakunde baten izena, baizik eta gero egunerokoan euskarari zer nolako presentzia eta zer nolako garrantzia, eta zer nolako balioa emango dion, ezta? Hori da benetan, mamia hor dago, eta ez horrenbeste izenean. Izena ingelesez badago, nazioartera begira dagoelako ba bejoindaiola. Baina, egunerokoan hor euskarak merezi eta behar duen presentzia izan behar du. Eta hori izaten da nire ikuspuntutik askotan kezkagarriena.
NEREA.- Josebak esan du nazioartera begira dagoen sare horrek ba nolabait ere bizitza autonomoa daukala, ezta? Baina gero horrek du beste helburu bat, eta horrela esaten dute, eta nahi dute jendearengana hurbildu. Nik parentesiak idazten pasatzen dut, astean ba ez dakit …  pare bat ordu ematen ditut. Zer hitz egin behar baldin baduzu, edo zerbait idatzi behar baldin baduzu “Basque Cognition and Learning Center”, ez dakit zerri buruz. Horrek ez dauka ordainik komunikaziorako. Oso zaila da hori jendeari hori hurbiltzea. Siglak jartzen dituzu. Joseba, eguneroko lanean arazoak planteatzen ditu.
JOSEBA.- Bai, bai, bai.
 

detalle2

Document library

B2
07-05-2017

x61pRelaContWAR

16139202
03:48

x61pViewCountWAR

4509

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR