detalle dokuteka-generico-fitxa

Julian Gaiarre

Julian Gaiarre tenorra orain 125 urte hil zen Madrilen. Bera da, opera-arloan, nazioartean osperik handiena lortu duen nafarra.

Gaiarre Erronkarin jaio zen, 1844an. Umetan artzain aritu zen, gaztetan errementari. Conrado Garciari esker sartu zen Iruñeko Orfeoian. Gizona txundituta zeukan mutikoaren ahotsak.


Iruñetik Madrilera joan zenean bizimodu gazi-geza izan zuen. Madrilgo kontserbatorioan sari bat lortu zuen abestuz, baina, bera errepublikanoa zenez, Saladeroko espetxean sartu zuten. Handik atera eta Iruñera itzuli zen.

 

 

Italian, arrakasta


Beka bati esker handik Italiara joan zen, eta lana eta ikasketak uztartu zituen bizitzeko. Eta hala, 1876an bere operarik garrantzitsuena, La Favorita, abestu zuen Milango Scala antzoki entzutetsuan. Entzule adituen aurrean egon arren, ez zen kikildu nafarra.


Mosku, Paris, Bartzelona, Montecarlo, San Petersburgo… entzulerik zorrotzenak asebete zituen, eta sari handiak jaso. Pena, baina ez dago Gaiarreren grabaketarik. Kronikariek diote oso ahots-erregistro ezberdinak menderatzen zituela, maisuki.


1889an Madrilen abesten ari zela, zorabiatu egin zen; pasadizo horrek depresio latza eragin zion. Badirudi laringeko minbizia zuela ordurako. Hiltzean, medikuek laringea kendu zioten ikerketak egiteko.


Gaiarreren bizitzari buruz hiru film egin dituzte, eta 1990ean, heriotzaren mendeurrena ospatzeko, bere izena duen etxe-museoa zabaldu zuten Erronkarin. Erakusketa iraunkor bat bada bertan Gaiarrerenak izandako arropa, sari eta oroigarriekin.


Maite zuen bere jaioterria Gaiarrek. Erronkarikoa izatea zen, berak zioenez, bere titulurik handiena. Eskolak eta pilotalekua eraikitzeko dirua jarri zuen. Euskaraz idazten zien gurasoei, erronkarieraz.

 

 

Bere herriko mausoleoa


Erronkariko hilerrian dago mausoleo eder hori, zorionez. Izan ere, garai hartako María Cristina erreginak Madrilen utzi nahi zuen obra hori, bera baitzen askoren ustez Mariano Benlliure eskultorearen lanik ederrena, baina, azkenean, familiak hala eskatuta, bere jaioterrira eraman zuten.


 

 

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Julian Gaiarre tenorra orain 125 urte hil zen Madrilen. Bera da, opera-arloan, nazioartean osperik handiena lortu duen nafarra.
Gaiarre Erronkarin jaio zen 1844an. Umetan artzain aritu zen, gaztetan errementari. Conrado Garciari esker sartu zen Iruñeko Orfeoian. Gizona txundituta zeukan mutikoaren ahotsak.
Iruñetik Madrilera joan zenean bizimodu gazi-geza izan zuen. Madrilgo kontserbatorioan sari bat lortu zuen abestuz, baina, bera errepublikanoa zenez Saladeroko espetxean sartu zuten. Handik atera eta Iruñera itzuli zen.


Italian, arrakasta
Beka bati esker handik Italiara joan zen, eta lana eta ikasketak uztartu zituen bizitzeko. Eta hala, 1876an bere operarik garrantzitsuena, La Favorita, abestu zuen Milango Scala antzoki entzutetsuan. Entzule adituen aurrean egon arren, ez zen kikildu nafarra.
Mosku, Paris, Bartzelona, Montecarlo, San Petersburgo… entzulerik zorrotzenak asebete zituen, eta sari handiak jaso. Pena, baina ez dago Gaiarreren grabaketarik. Kronikariek diote oso ahots-erregistro ezberdinak menderatzen zituela, maisuki.
1889an Madrilen abesten ari zela, zorabiatu egin zen; pasadizo horrek depresio latza eragin zion. Badirudi laringeko minbizia zuela ordurako. Hiltzean, medikuek laringea kendu zioten ikerketak egiteko.
Gaiarreren bizitzari buruz hiru film egin dituzte, eta 1990ean, heriotzaren mendeurrena ospatzeko, bere izena duen etxe-museoa zabaldu zuten Erronkarin. Erakusketa iraunkor bat bada bertan Gaiarrerenak izandako arropa, sari eta oroigarriekin.
Maite zuen bere jaioterria Gaiarrek. Erronkarikoa izatea zen, berak zioenez, bere titulurik handiena. Eskolak eta pilotalekua eraikitzeko dirua jarri zuen. Euskaraz idazten zien gurasoei, erronkarieraz.

Bere herriko mausoleoa
Erronkariko hilerrian dago mausoleo eder hori, zorionez. Izan ere, garai hartako María Cristina erreginak Madrilen utzi nahi zuen obra hori, bera baitzen askoren ustez Mariano Benlliure eskultorearen lanik ederrena, baina, azkenean, familiak hala eskatuta, bere jaioterrira eraman zuten.
 

detalle2

Document library

B1
03-03-2015

x61pRelaContWAR

16138038
3:31

x61pViewCountWAR

12205

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR