detalle dokuteka-generico-fitxa

Onenak eta txarrenak

Onerako edo txarrerako, baina gero eta gehiago erabiltzen ditugu rankingak. Normalean, onenak nor diren jakiteko izaten da (munduko futbol-jokalaririk onena, tenislaririk onena, bertsolarien artean txapelduna...), baina bada txarrena seinalatzeko ere rankingik. Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko entzungai honek horrelako kasu baten berri ematen digu.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARI NESKA. Kaixo, arratsalde on. Munduan zerbaitetan onena nor den izendatzeko, rankingak egiten ditugu. Oraintxe, adibidez, tenisean eta bakarka Serena Williams da emakumezkorik onena.
ESATARI MUTILA. Euskal Herriko bertsolari txapelduna, onena beraz, Amets Arzallus; futbolean onena Cristiano Ronaldo, berari eman diote behintzat urrezko baloia; azkarrena munduan, Usain Bolt.
ESATARI NESKA. Onena, azkarrena, handiena nor den izendatzea hori erraza izaten da ez?, besteen gainetik nabarmentzen den horrek etxeratzen baitu titulua, baina ez da hain samurra beste muturrean dagoena izendatzea.
ESATARI MUTILA. Zerbaitetan txarrena, baldarrena, okerrena nor den jakiteko, ez da probarik egiten. Zenbat eta disimulatuago pasatu hobe. Dena dela, bada emakume bat opera kantari txarrenaren titulua daukana.
ESATARI NESKA. Bueno zuena esango beharko dugu, ze ja ez da bizi, Florence Jenkins zuen izena, eta gaur egun historiako opera-kantaririk txarrena kontsideratzen da.
ESATARI MUTILA. Florencek opera maite zuen, entzutea eta baita kantatzea ere, horretarako doarik ez izan arren. Gizon aberats bategaz ezkondu zen, eta honek bere kapritxo guztiak ematen zizkionez opera-kantari profesional bihurtu zuen eta grabazioak ere egin zizkion.
ESATARI NESKA. Eta horregatik dakigu orain bera dela historiako opera-kantaririk txarrena, entzun hau:
ESATARI MUTILA. Kar-kar.
ESATARI NESKA. Xabi, horrela guk ere kantatuko genuke, ez?
ESATARI MUTILA. Ez pentsa, e?
ESATARI NESKA. Kar-kar.
ESATARI NESKA. Bueno ba Florence,da hau, Florence Jenkins.
ESATARI MUTILA. Bueno ez dakit, ez? Hain txarto ere ez du egiten Florencek, ez? Oso ondo
ESATARI NESKA. Kar-kar.
ESATARI MUTILA. Oso ondo, Florence.
ESATARI NESKA. Ba Florencek ez zituen kritikak sekula serioan hartu, hemen dator berriro.
ESATARI MUTILA. Aupa Florence.
ESATARI NESKA. Animo, iepa!
ESATARI MUTILA. Kar-kar.
ESATARI NESKA. Bueno ba berak hori, ez zituen kritikak sekula serioan hartu eta inbidia jotako aurkarien hitz pozoituak zirela uste izan zuen beti, eta hala hil zen bere gaitasunarekin erabat itsututa.
ESATARI MUTILA. Bera, kar-kar, bakarrik.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

B1
01-27-2015

x61pRelaContWAR

16137926
00:02:26

x61pViewCountWAR

5078

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR