detalle-noticias

Euskara-maila asimetrikoak egiaztatzeko sistema abian

2026ko urritik aurrera, euskara-mailak egiaztatzeko beste modu bat jarriko du abian HABEk: euskara-maila modu asimetrikoak egiaztatu ahal izango dute ikasleek. Horrez gain, trebetasun bati edo gehiagori dagozkion probak egiteko desgaitasuna duten pertsonek, partzialki egiaztatu ahal izango dute maila.

Zer dira egiaztatze asimetrikoak?

Orain arte, hizkuntza-maila bat egiaztatzeko (A2, B1, B2, C1 eta C2) maila bera egiaztatu behar zen lau eremutan: irakurmenean, entzumenean, idazmenean eta mintzamenean.

Hemendik aurrera, egiaztatze asimetrikoek aukera emango dute trebetasun guztietan maila bera izan beharrik gabe ahozko zein idatzizko gaitasunak egiaztatzeko. Beste era batera esanda, pertsona batek idatzian eta ahozkoan maila desberdinak baditu, gaitasun horiek modu zehatzagoan aitortu ahal izango dira.

Zer dira egiaztatze partzialak?

Desgaitasunen bat duten pertsonei egokitutako egiaztatze-sistema da.  Desgaitasunen bat izatekotan, eta, horren ondorioz, trebetasun jakin bat ezin bada jorratu edo egiaztatu, sistema honetara aurkezteko aukera zabaltzen du Jaurlaritzak. Kasu horietan idatzizko trebetasunak edo ahozko trebetasunak soilik egiaztatzeko aukera emango da.

Informazio zehatzagoa dokumentu honetan aurkituko duzu:

detalle2

File

07-03-2026
39751174
Batua

x61pViewCountWAR

1112

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR