
Miñan liburua ikasgelan lantzeko webgunea
Amets Arzallus eta Ibrahima Baldek 2021ean idatzitako liburua ikasgelan lantzeko proposamenak dituen webgunea da Miñan-Euskara lantzen
Egitasmoa mugaz gaindiko partaidetzari esker gauzatu da: Euroeskualderen eta EEP-aren dirulaguntzei esker.
Partaideak hauek izan dira:
• Amets Arzallusek, Ibrahima Balderekin batera, testua idatzi eta irakurri du.
• Nafarroan Guía Pedagogi Ikastegia, Ane Ablanedoren eskutik.
• Euskadin Aurten Bai Fundazioa.
• Akitania Berrian Jakinola.
• Mai Dufauk egin ditu marrazkiak.
Susa argitaletxeak audioak doan baliatzeko baimena eman du.
Liburuaren lanketa-proposamena 11 ataletan dago banatuta eta horietako bakoitzean Miñan liburutik hartutako jatorrizko pasarte bat irakur daiteke, bideo batez lagunduta.
Hauxe da atalen egitura:
• Liburuko pasartea irakurri aurretik, hiztegia lantzeko ariketak eskaintzen dira.
• Testua irakurri eta bideoa ikus-entzun daiteke ondoren.
• Segidan, irakurri eta entzundako pasartearekin zerikusia duten lexikoa lantzeko nahiz gramatika lantzeko ariketak eskaintzen dira.
• Atalaren bukaeran, ulermen-ariketa bat eta idazmen ariketa bat proposatzen dira beti.
B1 mailaren bukaera edota B2 mailaren hasieran dauden ikasleentzako ikas-materiala da hau.