News
Poziktibity ekimenaren aurkezpena Bilbon
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriartek eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak Poziktibity proiektua aurkeztu dute Bilboko Bizkaia Aretoan.
Poziktibity euskararen erabilera bultzatzea helburu duen proiektu bat da. Baina ez hori bakarrik. Poziktibity jarrera bat ere bada. Euskararekiko jarrera positibo bat. ‘Pozik’ eta ‘Activity’ hitzak uztartuta sortu da proiektu honen izena.
Aurkezpen-ekitaldiaren bideoa hemen duzu ikusgai.
Informazio gehiago, helbide honetan eta segidan duzun PDFan.
