Deklinabidea lantzeko aplikazioa

Euskal deklinabidea lantzeko aplikazio berria dago eskura. Gesmae Informatika etxeak egin duen aplikazio honek euskal deklinabideko kasu guztiak eskaintzen ditu, hutsuneak dituzten esaldien bidez, erabiltzaileak dagokion kasu-marka jar dezan. Alde teorikoa taulen bitartez kontsulta daiteke.

Deklinabidea aplikazioa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone sakeleko telefonoetan doan lor daiteke eta  www.deklinabideapp.net orrialdean bertsio bakoitzeko estekak aurkituko ditugu.

Deklinabidea app-aren erabiltzaileak interneteko konexiorik gabe erabili ahal izango du. Baliabide berri honen aurretik Gesmae Informatikak sortuak zituen euskara lantzeko eta jolasteko Aditzapp eta Hitzekin jolastuz aplikazioak.

01-13-2014
16341717
8073