News
ARIAN C1 argitaratu du Elkar argitaletxeak
ARIAN izeneko metodoaren baitan, C1 mailarako ikaslearen liburua argitaratu du Elkarrek, ikus-entzunezkoen DVD bat eta liburuan proposatzen diren ariketen erantzunekin eta transkripzioekin batera.
Itziar Etxabe eta Beatriz Aio irakasleek burututako ARIAN C1 liburua zortzi unitatek osatzen dute, eta unitate bakoitza gai baten inguruan ardaztuta dago.
Hala ere, liburuan bertan azaltzen denez, unitateok ez dira liburuan eskaintzen diren hurrenkera berean egin behar derrigorrean. Erabiltzaile bakoitzak erabaki ahal izango omen du ibilbidea, eta batetik bestera salto egiteko aukera izango du, dituen behar edo premien arabera.
Informazio gehiago, helbide honetan.
HABE Liburutegiko fitxa hemen duzu eskura.
